GURB, energia berriztagarriaren
autokontsumo kolektiborako hiri-sorkuntza

Autokontsumo kolektiboa zabaltzeko hiri-inguruneetan estalkiak aprobetxatzea ahalbidetzen duen eguzki-jatorri fotovoltaikoko sorkuntza berriztagarrian oinarritutako eredu bat da.

Som Energia busca cubiertas para el GURB

ESTALKI
BILA GABILTZA

Orientazio ona duen eta hirian kokatuta dagoen 700 m²-ko edo hortik gorako estalki bat baduzu, bete formulario hau.

Som Energia promueve la instalación para el GURB

INSTALAZIOA
SUSTATZEN DUGU

Som Energiak estalki gaineko instalazio fotovoltaikoa kudeatzen du eta mantentze-lanez arduratzen da estalkiaren balio-bizitza osoan zehar.

Som Energia promueve la instalación para el GURB

ENERGIA BANATUA
SORTZEN DUGU

Instalazioaren elektrizitate-ekoizpena instalaziotik 2 km-ko erradioaren barruan dauden eta autokontsumo kolektiboari atxiki zaizkion Kooperatibako erabiltzaileen (pertsonak zein enpresak) artean banatzen da.

Autokontsumoan sartzea
sustatzen dugu

Autokontsumo partekatua energia berriztagarrien erabilera sustatzeko eta karbono-aztarna murrizteko bide bat da, hainbat erabiltzaileri bertan sortutako energia erabiltzeko aukera ematen baitie. Gainera, komunitate baten sorrera eta parte-hartzaileen arteko lankidetza bultzatzen du, parte izateko sentimendua eta ingurumen-kontzientzia partekatua piztuz.

Som Energian hornidura elektrikoko kontratu aktibo bat duen pertsona edo erakunde bat bazara eta ez baduzu banakako autokontsumorik, GURB interesatuko zaizu.

Estalki baten jabea (pertsona edo erakundea) bazara eta eguzki-energia fotovoltaikoa sortu nahi baduzu, hau da zure aukera!

Autokontsumo partekatua
interesatzen zaizu?

GURB zerbitzua, alokairuan bizi direlako, estalki egokirik ez dutelako edo hasierako inbertsioa egiteko baliabide nahikorik ez dutelako, autoprodukziorik ez duten pertsona eta erakundeentzat bereziki sortu da.

PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK

  1. Instalazio fotovoltaiko ekoizletik 2 kilometroko erradioaren barruan eta indarrean dagoen Som Energiaren hornidura elektrikoko kontratu baten titularra izatea.
  2. Hornidura-kontratuan autokontsumo-modalitate aktiborik ez izatea.

ZEIN DA GURB TARIFA?

GURB instalazio zehatz bati lotutako pertsona eta erakundeek Parte hartzeko kuota bakar bat eta aldizkako Zerbitzu-kuota bat (GURB kuota) ordainduko dituzte, kontratatutako autoprodukzio-potentziaren arabera (GURB potentzia) eta instalazioaren autokontsumo kolektiboko modalitatearen arabera.

GURB proiektuetako kideek, 0,5 kW-ko potentziarekin, 90 €-ko Parte hartzeko kuota ordainduko dute eta, 1 kW-ko potentziarekin, 180 €-ko kuota (BEZ barne). Hortaz, gutxi gorabeherako prezioa hau da:

Parte hartzeko kuota bakarra

(0,5 kW edo 1 kW-ko potentzia)

+

GURB kuota

(13 € hileko 1 kW-ko potentziarekin, gutxi gorabehera)

Oharra: Lanean ari gara GURB proiektu asko martxan izateko. Proiektuak martxan jarri ahala, eskualdeko pertsona eta erakundeei informazioa bidaliko diegu atxikitzeko aukera emateko. Zerbitzu hau Som Energiarekin kontratu aktibo bat duten pertsona eta erakundeentzat izango da. Interesatzen bazaizu eta oraindik ez baduzu argia gurekin kontratatu, sartu hemen.

GURB ereduak energia berriztagarriaren sorkuntza sustatzen du toki-mailan eta autokontsumoa etxean banakako autokontsumoa jartzeko aukerarik ez duten erabiltzaileengana (pertsona eta erakundeak) hurbiltzen du.

Estalki bat
duzu?

Pertsona, enpresa edo erakunde publiko bat bazara eta estalki baten jabea bazara, estalkia Kooperatibari laga diezaiokezu kontraprestazio baten truke, Som Energiak instalazio fotovoltaikoaren eraikuntza sustatu dezan eta instalazioaren balio-bizitza osoan zehar mantentze-lanaz eta kudeaketaz ardura dadin.

Estalkian eguzki-panelak jartzearen truke, konpentsazio bat eskaintzen dugu: espazioa lagatzeagatik urteko kuota ekonomiko bat. Horrez gain, instalazioari lotutako autokontsumo kolektiboan parte hartzeko eta instalazioak sortutako energiaren zati bat doan jasotzeko aukera eskainiko dizugu.

Egunean eguzki-ordu asko jasotzen dituzten eta hirigunetik hurbil dauden 700 m²-ko edo hortik gorako estalkien bila gabiltza, zeren instalazio bakoitzari, gehienez, 2 km-ko distantzian dauden 100 eta 200 lagun bitartean atxiki ahalko zaizkio.

ESTALKIAREN BETEKIZUNAK

  • Azalera: 700 m² edo gehiago.
  • Orientazioa: ahal dela, hego-orientazioa eta itzalik gabe.
  • Kokapena: hirigunean, 2 km-ko erradioaren barruan
  • Materiala: fibrozementua ez den beste material bat
Tamaño mínimo de la cubierta

ESTALKIAREN BETEKIZUNAK

  • Azalera: 700 m² edo gehiago
  • Orientazioa: ahal dela, hego-orientazioa eta itzalik gabe
  • Kokapena: hirigunean, 2 km-ko erradioaren barruan
  • Materiala: fibrozementua ez den beste material bat

Zure estalkia Kooperatibari laga nahi badiozu eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko? Bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Logotip GURB Mataró

Martxan jarriko dugun lehenengo GURB instalazioa Matarón (Katalunian) dago. Han proba pilotu bat egiten ari gara. Marià Fortuny kaleko 53. zenbakiko eraikin industrial baten estalkiaren gainean jarritako instalazio fotovoltaiko bat da. Egin klik mapan!

EZAUGARRIAK

  • Instalazioa: 410 Wp-ko 276 modulu fotovoltaiko
  • Puntako potentzia: 113,16 kWp
  • Potentzia nominala: 100 kW
  • Atxiki daitekeen kontratu-kopurua: 100 eta 200 bitartean
  • Partaidetzak: 0,5 eta 1 kW bitartean

Autokontsumoko modalitate
desberdinak sustatzeko ditugu

Som Energiaren helburua da egungo eredu energetikoa herritarren esku dagoen eta % 100 berriztagarriak diren iturrietan oinarritzen den eredu batekin ordezkatzea. Horregatik, gure ekoizpen propioa handitzeko, energia berriztagarriko proiektu berriak bultzatzen ditugu, banakako instalazio fotovoltaikoen erosketa kolektiboak sustatzen ditugu eta, hiri-inguruneetako estalkiak aprobetxatuz, autokontsumo kolektiboa zabaltzen dugu.

Banakako
autokontsumoa

Autoproducción individual

Estalki egoki bat eta eguzki-instalazio fotovoltaiko bat jartzeko beharrezko baliabideak badituzu, gure erosketa kolektiboetan parte hartuz Som Energiak kalitate-estandarrengatik eta prezio lehiakorrengatik hautatutako enpresa instalatzaile batekin kontaktatu ahalko duzu.

Autokontsumo
kolektiboa

Logotipo GURB

Ez baduzu estalki propiorik, alokairuko etxea baduzu edo ezin baduzu banakako instalazio bat ordaindu, GURB baten bidez gure instalazioetako batera konektatu ahalko zara autokontsumo kolektiboari atxikitzeko.

Autokontsumo
birtuala

Logotipo Generation kWh

Generation kWh ereduarekin jatorri berriztagarriko energia-instalazioen eraikuntza finantzatzeko Kooperatibari maileguak egiteko eta ekoiztutako elektrizitatearen ehuneko bat kostaprezioan eskuratzeko aukera duzu.

Icona dossier PDF

Deskargatu Som Energiaren GURB proiektuaren gida xehatua

Zalantzarik baduzu, idatzi gurb@somenergia.coop helbidera edo jar zaitez harremanetan zure tokiko taldearekin GURB batean izena eman nahi duzula adierazteko.