SOM ENERGIA SCCL kontsumitzaile eta erabiltzaileen Elkarte Kooperatiboa da, irabazi-asmorik gabekoa, Kataluniako Kooperatiben Erregistroan inskribatua eta kooperatiben uztailaren 9ko 12/2015 Legearen printzipio eta xedapenei lotua. Bere helburu sozial nagusia iturri berriztagarrietatik datozen energia elektrikoa eta termikoa merkaturatzea eta ekoiztea da.

SOM ENERGIA SCCL energia elektrikoaren merkaturatzaileen erregistroan R2-415 kodearekin erregistraturik dago. Bere helbide soziala honako hau da: k/ Pic de Peguera, 11,17003 – Girona. Bere web korporatiboa hauxe da: www.somenergia.coop.

1. HELBURUA

1.1 Kontratu honen (“Kontratua edo Hornidura-kontratua”) helburua hau da: Baldintza Partikularretan identifikaturiko pertsonak (aurrerantzean, Kontratatzailea), merkatu librean, SOM ENERGIA, SCCL-rekin energia elektrikoaren hornidura kontratatzea, Kontratatzaileak Baldintza Partikularretan zehaztutako CUPS kodeak identifikatzen duen hornidura-puntuan (aurrerantzean, Hornidura-puntua). Aipatutako kontratazioa Baldintza Partikularrek, Baldintza Orokor hauek eta, kasu bada, Kontratatzaileak eskatutako produktu edo zerbitzu osagarriei aplikatzekoak diren Berariazko Baldintzek (horiek guztiek batera Hornidura-kontratua osatzen dute) xedatutakoaren arabera gauzatzen da. Kontratu honen baliagarritasuna, eta baita Kontratatzaileak 2. klausulan ezarritako kontratu-inprimakian adierazitako potentzia eta tarifa ere, sarearen titularra den enpresa banatzaileak onartu behar ditu.

Zehazki, Hornidura Kontratu honen arabera, Kontratatzaileak:

  1. Energia elektrikoaren kontratatazio bateratua espresuki onartzen du baita SOM ENERGIA SCCL-ren bitartez banaketa-sarearen sarbidea ere. Bi kontzeptu hauengatik SOM ENERGIA SCCL-k egingo dion fakturazioa onartuko du.
  2. SOM ENERGIA SCCL-k baimentzen eta ahalbidetzen du agintzaile bezala jokatzeko Kontratatzailea konektatzen den sarearen konpainia banatzaile titularraren aurrean, baita CNMC edo beste pertsona baten aurrean edo eskumena duen beste erakunderen baten aurrean ere, beharrezkoak diren kudeaketa guztietan Hornidura Kontratu hau betetzeko.

1.2 Aurreko atalean aurreikusitako aginduari kalterik egin gabe, Kontratatzaileak sarearen sarbidearen kontratuaren jabea izaten jarraituko du; bertatik eratorritako eskubide eta betebehar legalak nahiz kontratukoak banatzaile titularraren aurrean mantenduz. Kontratu hau bertan behera geratzekotan, Kontratatzaileak egon litekeen garantia gordailuaren jabea izaten jarraituko du.

1.3 SOM ENERGIA, SCCL-ren Estatutuek ezartzen dutenaren arabera eta organo kooperatiboek hartutako erabakien arabera, Hornidura-kontratu hau sinatu ahal izateko, ezinbestekoa da honako baldintza hauek betetzea: (i) SOM ENERGIA, SCCL-ren bazkide izatea, (ii) kontratazio-inprimakian identifikatzen den bazkide batek (pertsona edo erakundea) kontratuaren sinadura babestea; ala (iii) kontratua organo kooperatiboek onarturiko kanpaina baten, interkooperazio-hitzarmen baten edo bestelako hitzarmen baten inguruan sinatzea.

1.4 Hornidura-kontratua pertsonala da; beraz, Kontratatzaileak (edo berak ordezkatzen duen erakundeak) honako hau adierazten eta bermatzen du: (i) pertsona fisikoa bada, adin nagusikoa da; (ii) hornitutako energia elektrikoaren benetako erabiltzailea da, eta energia ezin dio beste inori saldu edo laga, ezta beste ezein tokitan erabili ere Kontratuan jasotzen ez diren helburuetarako; (iii) benetako erabiltzaile den erreferentziako hornidura-puntuari edota CUPSari dagokion etxebizitza edo lokalarekin lotzen duen bidezko titulu bat (errentamendu-kontratua, jabetza-eskritura edo beste) du; (iv) hala dagokionean, ordezkatzen duen pertsona juridikoaren edo erakundearen (jabeen komunitateak, enpresak, elkarteak, administrazio publikoak, eta abar, barne) izenean jarduteko ahalmen edo baimen nahikoak ditu; eta (v) bere gain hartzen du emandako datuak egiazkoak izatearen erantzukizun osoa, eta hitzematen du, eskatzen diotenean, egiaztagiriak aurkeztuko dituela. Nolanahi ere, hornidura-kontratuaren titular den pertsona juridikoak edo erakundeak SOM ENERGIA, SCCL-ren aurrean erantzule izaten jarraituko du, lege-ondoreetarako, kontratuaren baldintzak betetzen ez badira edo kudeaketa aldatzen bada.

1.5 SOM ENERGIA SCCL-k erabaki dezake Kontratu honekin bukatzea, betebehar hau betetzen ez bada edo egiatasun ezagatik. Kontratatzaileak adierazten du SOM ENERGIA SCCL-ri emandako datu pertsonal guztiak egiazkoak direla eta espresuki konpromisoa hartzen du gaurkotuak mantentzeko. Kontratatzaileak bereziki ziurtatu beharko du oharrak jasotzeko helbideak eta CUPS zuzenak direla; izan ere, SOM ENERGIA SCCL-k ezin baitu hori egiaztatu. Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri helbide edo CUPS okerra emanez gero, egoera horrek sor ditzakeen kalteen ardura bakarra berea izanen da; besteak beste, beste pertsona batzuek kontratatutako horniduraren nahi gabeko aldaketatik eratorritakoen ardura.

2. JATORRI-BERMEAK Kargatu indizea ↑

2.1 Energiaren %100 berriztagarria izatea honetan datza: SOM ENERGIA SCCL-k konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren jatorri-bermeak eskuratzeko urtero merkaturatzen diren megawatio-ordu kopurua energia berriztagarrietatik sortu direla bermaturik gera dadin. Beraz, Kontratatzailearen kontsumo-elektriko adina elektrizitatea (elektrizitate berriztagarria ekoizten duten instalazioetatik datorrena) injektatuko da sarean.

2.2 Elektrizitate berriztagarria ekoizten duten instalazioak dira bere energia agorrezinak diren iturri naturaletatik lortzen dutenak.

2.3 Energia egiaztatzeko SOM ENERGIA SCCL-k erabiliko duen prozesu formala CNMC-ak (“Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia”) igorritako jatorri-bermearen ziurtagiriak izanen dira.

2.4 Ekoizten den energia kopuruaren eta kontsumitzen denaren balantzea urtero eginen da.

3. FORMALIZAZIOA ETA IRAUPENA Kargatu indizea ↑

3.1 Bi aldeek horrela erabakita, Kontratu hau elektronikoa izanen da eta www.somenergia.coop Merkaturatzailearen egoitza elektronikoan dagoen energia-kontratazio inprimakiaren bitartez gauzatuko da. Kontratu hau baliagarritzat hartuko da Kontratatzaileak onartu ondoren. Onarpen hori Kontratatzaileak bete duen alta prozesuaren eta inprimakiaren bitartez adieraziko da; bertan aukeratu den tarifa, kontratariko potentzia, CUPS eta identifikazio datuak agertuko dira. Informazio hori automatikoki Baldintza Partikularretan agertuko da.

3.2 Kontratatzaileak adierazten eta bermatzen du kontratazio-inprimakiak jasotzen dituen datu guztiak zuzenak eta egiazkoak direla. Baliozkotu eta gero, SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari Hornidura-kontratuaren (Baldintza Partikularrak, Baldintza Orokor hauek eta, kasu bada, Berariazko Baldintzak) kopia bat bidaliko dio posta elektroniko bidez. Era berean, Kontratatzaileak dokumentu horien kopia bat bere esku izango du betirako Bulego Birtualean (SOM ENERGIA, SCCL-ren webgunearen bitartez bere kodeekin sartu ahalko da).

3.3 Kontratu hau baliozkotzen den unean sartuko da indarrean eta urtebete (1) iraungo du, Kontratatzailearen hornidura hasten den egunetik zenbatzen hasita, Baldintza Partikularretan epe laburragoa adostu ezean. Kontratua automatikoki luzatuko da urtero, baldin eta Aldeek suntsiarazteko asmoa elkarri komunikatzen ez badiote, Baldintza Orokorretan azaltzen den eran.

3.4 SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari jakinaraziko dio hornidura noiz hasiko den. Enpresa banatzaileak Hornidura-puntuaren alta edo Kontratu hau burutzeko sarerako sarbide-kontratuan egin beharreko aldaketak ukatuko balitu, Kontratua automatikoki suntsiaraziko da, eta Aldeek ez dute izango kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

3.5 Kontratatzaileak ez du gutxieneko iraupen-konpromisorik hartzen; beraz, Kontratu hau nahi duenean suntsiarazi ahalko du; horretarako, bere asmoa SOM ENERGIA, SCCL-ri idatziz jakinarazi beharko dio, mezu elektroniko bat info@somenergia.coop helbidera bidalita edo Bulego Birtualaren bitartez (Hornidura-puntuaren baja eskatu nahi izatekotan).

3.6 SOM ENERGIA, SCCL-k, alde bakarrez, Kontratu hau edozein momentutan suntsiarazi ahalko du, Kontratatzaileari hogeita hamar (30) egun naturaleko aurreabisua emanez, 12. klausulan xedatutakoaren kalterik gabe.

3.7 Hala ere, Kontratu hau indarrean mantentzeko baldintza da, indarrean dagoen legediak dioenaren arabera, Kontratatzailearen kaudimena egiaztatzea. Hortaz, SOM ENERGIA, SCCL-k hogei (20) egun baliodun izango ditu, Kontratu hau egiten den egunetik hasita, Kontratatzailearen kaudimena egiaztatzeko. SOM ENERGIA, SCCL-k hala eskatuz gero, kontratua indarrean jartzeko nahikotzat jotzen duen berme bat aurkezteko baldintza jarri ahalko du. Berme hori depositu edo banku-abal moduan egingo da eta kopuruak ez du gaindituko hiru (3) hilabeterako aurreikusten den kontsumo elektrikoa. Aipatutako epea amaitzean, SOM ENERGIA, SCCL-k ez badio eskatu Kontratatzaileari berme hori emateko, ondorioztatuko da Kontratua erabat eragingarria dela bi Aldeentzat.

3.8. Hornidura-kontratu honek irauten duen bitartean, SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari behar besteko ordainketa-berme bat gordailu moduan ematea eskatu ahalko dio. Bermearen zenbatekoa sortutako azken fakturaren zenbatekoa izango da. Fakturarik igorri ez bada, hileko kontsumoa kontratatutako potentziaren arabera kalkulatuko da. Berme hori exekutagarria izango da Merkaturatzailearen lehenengo errekerimendutik aurrera, Kontratatzaileak Hornidura-kontratu honek xedatzen dituen betebeharrak, bereziki prezioa ordaintzeko betebeharra, betetzen ez baditu.

Bermea banku-helbideratze bidez ordainduko da. SOM ENERGIA, SCCL-k, Kontratatzaileari jakinarazten dionetik gutxienez zazpi (7) egun igarotzean, egingo du zordunketa. Bermea ez ordaintzea Hornidura-kontratu hau suntsiarazteko arrazoitzat hartuko da, eta suntsiarazpena hogeita hamar (30) egun natural lehenago jakinaraziko da.

Hornidura-kontratu hau amaitutakoan, SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari jasotako bermea itzuliko dio, azken faktura helbideratzen denetik zenbatzen hasita, hirurogei (60) egunen buruan, adierazitako banku-kontura transferentzia bat eginez. SOM ENERGIA, SCCL-k beretzat gordetzen du bermea atxikitzeko ahalmena, egin ez diren ordainketa guztien zenbatekoari dagokionean, bai eta Kontratatzaileak bete ez dituen betebeharren ondoriozko kopuruei dagokienean ere.

4. KONTROL ETA NEURRI-EKIPOA Kargatu indizea ↑

4.1 Kontratatzaileak Hornidura-Puntuan elektrizitate horniduraren kontrol eta neurri ekipo bat, berea edo alokaturik, izan beharko du (“Kontrol eta Neurri Ekipoa”). Ekipo horrek indarreko erregulazioak eskatzen dituen baldintza tekniko eta segurtasunezkoak bete beharko ditu.  Kontratatzailea Kontrol eta Neurri Ekipoaren zaintzaren, erabilera zuzenaren eta ez-manipulazioaren arduraduna izanen da eta, jabea izatekotan, bere mantentze lanaz ere arduratuko da.

4.2 Kontratatzaileak Kontrol eta Neurri Ekipoa ez manipulatzeko konpromisoa hartzen du, alde batetik; eta, bestetik, horren ezohiko funtzionamendua edo arazoren bat ikusiz gero, SOM ENERGIA SCCL-ri edota enpresa banatzaileari horren berri ematera konprometitzen da.

4.3 Kontratatzaileak Kontrol eta Neurri Ekipoa alokaturik izango balu, beronen erregimena eta prezioa banaketa-enpresak ezartzen dituenak izanen dira, indarreko araudiak dioena kontuan izanik.

4.4 Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri, irakurketa-arduradunari eta ekipoaren banaketa eta jabetza enpresari Kontrol eta Neurri Ekipoa euren esku izango dutela bermatuko die, honako lan hauek egin ahal izateko: instalatzea, ikuskatzea, irakurtzea, mantentze lanak egitea, egiaztatzea eta kontrolatzea, baita Hornidura-Kontratua aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren bestelako ekintzak ere.

4.5 ITC/3860/2007 Aginduaren lehen xedapen gehigarriaren eremuan, zeinaren arabera neurketa-ekipoak ordezkatzeko plana ezartzen den teleneurketa eta ordutegi-diskriminazio funtzioak gehitzeko, SOM ENERGIA, SCCL, ahal duen neurrian, planaren ezarpen egokiaz arduratuko da. Era berean, SOM ENERGIA, SCCL-k beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu Kontratatzaileari zerbitzu egokia eskaintzeko.

4.6 Kontsumo-datuei dagokienez, Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri baimena ematen dio beharrezkoak diren alde guztiei datuak era anonimoan bidaltzeko, Kontratu honetan ezartzen diren zerbitzuak aurrera eraman ahal izateko; baita SOM ENERGIA SCCL-rekin harremanak dituzten bestelako erakundeei ere, Kontratatzaileari aholku pertsonalizatuak eskaintzeko edo erremintak nahiz ikerketak garatzeko eredu energetikoa aldatu ahal izateko, eraginkortasuna eta berriztagarritasuna bermatze aldera.

5. PREZIO ETA EGUNERATZEA Kargatu indizea ↑

5.1 Kontratatzaileak, kontratazioa egitean, aukeratutako tarifari (Baldintza Partikularretan agertzen dena) dagokion elektrizitate-horniduraren prezioa ordaindu beharko dio SOM ENERGIA, SCCL-ri, une bakoitzean indarrean dagoen tipoari aplikatzekoak zaizkion zergak eta ondare-prestazioak edota legeak eska ditzakeen bestelakoak barne. Era berean, Kontratatzaileak kontratazio-inprimakian edo, geroago, Bulego Birtualaren bidez hala eskatzen badu, goiko zenbatekoari fakturan borondatezko dohaintzari dagokion zenbatekoa gehituko zaio, Kooperatibaren garapenean laguntzeko.

5.2 SOM ENERGIA SCCL-k, elektrizitate-horniduraren faktura berberean, neurketa-ekipoei dagokien alokairuaren kuota Kontratatzaileari transferituko dio, eta baita araudiaren arabera enpresa banatzaileari dagozkion kantitateak ere, besteak beste: sarbide-bidesariak eta sistemaren karguak, engantxe-eskubideak, sarbide-eskubideak, luzapen-eskubideak, egiaztapenak, birjarpen-kostuak, araudiak ezartzen dituen zigorrak eta berme-gordailua.

5.3 Kontratu honek diraun bitartean, Kontratatzaileak ordaindu beharko duen prezioa alda liteke honako kasu hauetan:

  1. Administrazioak arauturiko edozein balore edo ezarritako ondare-prestazioak aldatuz gero; edo banaketa-enpresak aplikatu behar dituen erregulazio-prezioetan aldaketak suertatzen badira. Aldaketa hauek Hornitze-Kontratuan automatikoki ezarriko dira, baina horrek ez du esan nahi izango Kontratua aldatu dela (9. klausulak halaxe dio).
  2. Administrazioak arautzen ez duen zatiaren prezioa Errektore-Kontseiluak gutxienez urtero berrituko du, SOM ENERGIA SCCL-ren Batzar Nagusiak hartutako erabakiak kontuan hartuz. Aldaketa hauek Kontratatzaileari komunikatuko zaizkio aldaketak gertatu baino hogeita hamar (30) egun-naturaleko aurrerapenarekin. Prezioaren igoera suposatuko balute, Kontratatzaileak, aldaketen berri eman eta hamabost (15) egun-natural pasa baino lehenago, Kontratua deuseztatu ahalko du eta SOM ENERGIA SCCL-ri komunikatu beharko dio, Kontratu honetan ezartzen diren edozein baliabide erabiliz. Kontratua epe horretan deuseztatu ezean, Kontratatzaileak aldaketa onartzen duela ulertuko da.

Kontratatzaileak bere eskura izango ditu aplikagarri zaizkion prezioari eta tarifei buruzko informazio eguneratua SOM ENERGIA, SCCL-ren webgune korporatiboan (www.somenergia.coop) eta une bakoitzean sinatuta eta indarrean dagoen Kontratuan.

5.4 Kontratatzaileak berak bakarrik edo enpresa banatzaileak, indarreko araudiak xedatzen duenaren arabera, Kontrol- eta Neurketa-ekipoan edo Kontratatzailearen instalazioetan egindako jardueretatik sortzen diren gastuei aurre egin beharko diote.

5.5 Neurri ekipoek gaizki funtzionatuko balute edo Administrazioaren akatsa egotekotan, 1955/2000 Errege-Dekretuko 96. artikuluak edo hura ordezkatzen duen araudiak dioena ezarriko da.

6. SAREAREN SARBIDERAKO BAIMENA MERKATURATZAILEARENTZAT Kargatu indizea ↑

6.1 Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri baimena ematen dio, Kontratuak dirauen bitartean, enpresa banatzailearekin sarearen sarbiderako baimenaren Kontratua bere izenean sina dezan, Baldintza Orokor hauek eta egungo araudian jasotako baldintzak aintzat hartuz.

6.2 Kontratua indarrean dagoen bitartean, nahiz eta energia elektrikoaren hornitzailearen aldaketarako eskubidea izan kalte-ordainik gabe, Kontratatzaileak konpromisoa hartzen du bere izenean egindako sarearen sarbidearen Kontratua ez deuseztatzeko, ezta aldatzeko ezta berritzeko ere. Betebehar hau bete ezean, SOM ENERGIA SCCL-k, 12. klausulak dioenaren arabera, Kontratu hau deuseztatu ahalko du.

6.3 SOM ENERGIA SCCL-k sareko sarbide-kontratua indarrean dagoen legedia betetzen dela bermatzeko beharrezkoa denean bakarrik aldatu ahal izango du. Halaber, kontratua aldatu ahal izango du bezeroak eskaeran azaldutako baldintzak egiaztatzeko eta, hala badagokio, doitzeko eta zuzentzeko, baina bakarrik banatzaileak bezeroaren eskaera ez errefusatzeko behar-beharrezkoa denean. Aldaketa horiek bezeroari jakinaraziko zaizkio, beranduen jota, bezeroak eskatutako aldaketa edo kontratua aktibatzeko unean. Nolanahi ere, bezeroak kontratua edozein unetan indargabetu ahal izango du, Baldintza orokor hauetako 3.5. klausularekin bat etorriaz. SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzailearen fakturan jasoko ditu enpresa banatzaileak aldaketa horiengatik fakturatutako kostuak. Kontratatzaileak, nolanahi ere, sarbide-kontratuari lotutako eskubide guztiak mantenduko ditu enpresa banatzailearen aurrean, eta leudekeen berme-gordailuaren titularra izaten jarraituko du.

6.4. Kontratatzaileak autokontsumo-instalazioak izatekotan, bi Aldeek legedian ezarritako xedapenei men egingo diete, eta Kontratatzailea eta enpresa banatzailearen arteko sarearen sarbidearen kontratua SOM ENERGIA SCCL-ren bitartez gauzatu ahal izango da.

6.5. Kontratatzaileak Merkaturatzaileari eskatu ahalko dio enpresa banatzailearekin sarerako sarbide-kontratuaren suntsiarazpena tramitatzea eta, ondorioz, Hornidura-puntuaren baja gauzatuko da. Horretarako, Kontratatzaileak inprimaki bat aurkituko du Bulego Birtualean. Baja ez da berehala gertatuko, banatzaileak araudiak ezarritako epea baitu baja gauzatzeko eta, nolanahi ere, horretarako, Kontratatzaileak enpresa banatzaileari neurketa-ekiporako sarbidea eman behar dio. Merkaturatzaileak ezin du inola ere ziurtatu zein egunetan zehazki gauzatuko den baja; hortaz, Kontratatzaileak horniduraren baja egiten den egunera arte ordaindu beharko du hornidura (hargatik eragotzi gabe enpresa banatzaileari aurkez diezazkiokeen erreklamazioak).

7. FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA Kargatu indizea ↑

7.1 Merkaturatzailea saiatuko da Kontratatzaileari hornidura elektrikoaren eta banaketa-sarerako sarbidearen kontzeptuak, eta baita Baldintza Orokor hauetan agertzen diren gainerako kontzeptuak ere, hilero hilabeteka fakturatzen, baina, salbuespen gisa, hilero erregularizatuko diren eta, inola ere, aurretik fakturatzea ekarriko ez duten asteko fakturak igorri ahalko ditu, baldin eta irakurketa-arduradunak sortutako informazioarekin eta indarrean dagoen araudiak ezarritako moduarekin eta aldizkakotasunarekin bat etorriz egingarria bada.

7.2 SOM ENERGIA, SCCL-k, irakurketa-arduradunak egindako irakurketetan oinarrituta, elektrizitate-kontsumo kontzeptuari dagokion ordaindu beharreko kopurua fakturatuko du, araudi aplikagarria betearaziz. Fakturazio-eguna iristean, irakurketa-arduradunak SOM ENERGIA, SCCL-ri Kontrol- eta Neurketa-ekipoaren irakurketa zehatza emango ez balio, Kontratatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-ri berariazko baimena ematen dio, egoki iritziz gero, gutxi gorabeherako zenbateko bat fakturatzeko. Kopuru hori behin-behineko ordutegi-kurben bidez irakurketa-arduradunak jakinarazitako kontsumoa edo Kontratatzailearen kontsumo historikoen (gehienez hamalau [14] hilabete) ondoriozko eguneko kontsumoa oinarri hartuta kalkulatuko da. Eta SOM ENERGIA, SCCL-k, kontsumoaren irakurketa erreala jasotzen duenean, hurrengo fakturetan egin beharreko doikuntza burutuko du.

7.3 Kontratatzaileak Kontrol- eta Neurketa-ekipoan egiten duen irakurketa irakurketa-arduradunari edota SOM ENERGIA, SCCL-ri bidal diezaieke, eta SOM ENERGIA, SCCL-ri berariazko baimena ematen dio, beharrezko iritziz gero, hornidura irakurketa horren arabera fakturatzeko, eta, okerrik izanez gero, egin beharreko edozein erregularizazio onartzen du. SOM ENERGIA, SCCL-k beretzat gordetzen du autoirakurketa hori fakturazio-ondoreetarako errefusatzeko eskubidea, baldin eta irakurketa-arduradunak emandako irakurketak baditu edo autoirakurketa hori arduradunak bidalitako azken irakurketekin bat ez badator. Halere, autoirakurketa irakurketa-arduradunari bidaliko zaio tratatu eta baliozkotu dezan.

7.4 SOM ENERGIA SCCL-k bidaliriko fakturak legeak ezartzen dituen kontzeptu guztiak zehaztuko ditu; bereziki hauexek: energiaren balioa, sarearen sarbidearen bidesariak eta dagozkion zordunketak, bai elektrizitate-kontsumoari ezartzen zaizkion zergak baita lurralde bakoitzari dagozkion gehigarriak ere. Era berean, hornituriko energiaren jatorriari buruzko informazioa Kontratatzaileari eskainiko dio, 2. klausulan ezartzen dena kontuan izanik.

7.5 Kontratatzaileak espresuki onartzen du fakturaren formatua elektronikoa izatea eta posta elektroniko bitartez Baldintza berezietan jasotzen den helbidera bidaltzea, kontsumitzaileen babesari buruzko indarreko araudian ezarritakoa betez eta araudiari jarraituz dagozkion eskubideak galarazi gabe. Dena dela, Kontratatzaileak faktura paperean jasotzea eska dezake info@somenergia.coophelbide elektronikoan.

7.6 Ordainketa. Fakturak banku-helbideratze bidez ordainduko dira, Baldintza Partikularretan agertzen den eta Kontratatzaileak horretarako aukeratzen duen banku-kontuan. Ordainketa faktura-egunaren ondorengo zazpi (7) egunak igarotzean egin daitekeela bermatu beharko da. Kontratatzaileak adierazten eta bermatzen du bankuan egin beharreko tramiteak egin dituela ordainketa-baldintza hauek Kontratuak dirauen bitartean betearaz daitezen. Kontratatzailea administrazio publikoa edo tarifa pertsonalizatua duen pertsona juridiko bat bada, ordainketa banku-transferentzia bidez egin ahalko da, Kontratatzailearen eskariz. Eta, halakoetan, Kontratatzaileak ordainketa faktura-dataren ondorengo zazpi (7) egunetan burutzeko konpromisoa hartzen du.

7.7 Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri baimena ematen dio egin beharreko guztia egiteko Baldintza Partikularretan agertzen den banku-kontuan faktura kargatzeko. Faktura bat ordaindu gabe itzuliz gero, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari pasatuko dizkio itzultze horrek eta ordaindu gabeko zorraren erreklamazioak dakartzaten banku-gastuak eta administrazio-kosteak, beti ere pagatu behar zen kopurua gainditu gabe.

7.8 Ordainketa berandu egitea. Fakturak berandu ordainduko balira, SOM ENERGIA SCCL-k berandutze interesa ezarri ahalko du, inongo errekerimendurik gabe. Interes hori ordaindu ez den unean indarrean dagoen berandutza-interes legalaren adinakoa izango da, baita dagozkion kudeaketa-gastuak ere.

7.9 Berandutze interesa egunero metatuko da, likidatuko da eta ordaindu gabeko faktura ordaintzen denean pagatuko da. Hilero ordaindu gabeko berandutze interesak pilatuko dira eta kapitalizatu ahal izango dira. Era berean, eta kontratu honetako 11. eta 12. klausuletan adierazitakoari kalterik egin gabe, Kontratatzaileak muga-eguna iritsitakoan zor duena ordaindu ezean, SOM ENERGIA SCCL-k kreditu eta ondare-kaudimen zerbitzuei jakinaraziko die (helburu horretarako aplikagarria den araudia kontuan izanik).

8. AUTOKONTSUMOA Kargatu indizea ↑

8.1 Autokontsumoaren alta

Kontratatzailearen hornidura-puntua, indarrean dagoen araudiaren arabera, autokontsumo-modalitate bat hautatu dezakeen ekoizpen-instalazio batekin lotuta badago, Kontratatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-rekin duen Kontratua aldatu ahalko du, edo kontratu berri bat formalizatu ahalko du, Kontratua autokontsumo-modalitatera egokitzeko. Kontratatzailea autokontsumo-instalazioa instalatzeaz, legalizatzeaz eta mantentzeaz arduratuko da. Instalazio-motaren eta indarrean dagoen araudiaren arabera, enpresa banatzaileak edo Kontratatzaileak bidaliko dio SOM ENERGIA, SCCL-ri instalazioaren informazio teknikoa. Enpresa banatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-ri edozein aldaketa jakinarazten badio, SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari eskatuko dio emandako datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Kontratatzaileak banatzaileak ezarritako epean erantzuten ez badu, datuak zuzenak direla ulertuko da.

Autokontsumoari aplikagarri zaizkion baldintza orokorrak une oro egongo dira eskuragarri www.somenergia.coop webgune korporatiboan. Baldintza horien arabera, Kontratatzaileak kontratuaren aldaketa edo alta eskatuko du nahi duen autokontsumo-modalitatea barne hartzeko edo aldatzeko, www.somenergia.coop webgunean eskuragarri dauden inprimakiak erabiliz edo, eskuragarri ez badaude, posta elektroniko bitartez. Eskaera horrek berekin dakar SOM ENERGIA, SCCL-k eskaintzen dituen baldintzak automatikoki onartzea, adibidez: soberakinen konpentsazio-prezioa edo aplikagarria den autokontsumo-modalitatea. Baldintza horiek Kontratatzaileak kontratazioa egiteko unean jasoko duen Kontratuan (zehazki, Baldintza Partikularretan) jasoko dira.

Kontratatzaileak aldaketa edo alta aurreko paragrafoaren arabera eskatzen duen arte, SOM ENERGIA, SCCL-k ezingo du tramitatu autokontsumoaren aktibazioa eta, ondorioz, ez da izango sortzen diren kostuen (lortu gabeko irabazia, barne) ez kalteen erantzule. Halere, enpresa banatzaileak jakinarazten badio SOM ENERGIA, SCCL-ri autokontsumo-modalitate bat dagoela, Merkaturatzaileak egoeraren berri emango dio Kontratatzaileari eta jakinaraziko dio, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera, noiztik aurrera ulertuko den Kontratatzaileak aldaketa isilbidez onartzen duela.

Kontratatzaileak hornidura SOM ENERGIA, SCCL-rekin kontratatuta baldin badu eta SOM ENERGIAK SCCL-k eskaintzen dituen baldintzekin bat ez datorren autokontsumo-modalitate edo -ezaugarriren bat nahi baldin badu, Kontratatzaileari jakinaraziko zaio, merkaturatzailez aldatzeko kudeaketak egin ditzan. Kasu horretan, SOM ENERGIA, SCCL-k hornidura-kontratua mantenduko du, autokontsumoa aktibatu gabe.

SOM ENERGIA, SCCL-k uste badu Kontratatzailearen aldaketak edo eskaerak ezin direla bete edo SOM ENERGIA, SCCL-ri kalte egin diezaioketela, Kontratatzaileari egoera horren berri emango dio. SOM ENERGIA, SCCL-k ez du eskatutako autokontsumoa aktibatuko, eta hornidura-kontratua suntsiarazi ahalko du hamar (10) eguneko aurreabisuarekin. Halakoetan, Kontratatzaileak berariaz onartuko du dagokion erreferentziako merkaturatzailearen hornidura.

8.2 Autokontsumoaren aktibazioa

Kontratariak eskatu duen autokontsumo motaren aplikazio data eraginkorra hornitze-enpresak dioena izanen da, 244/2019 Errege-Dekretuaren 9.3 artikuluaren edo bere kasuan ordezten duen araudiaren arabera.

8.3 Autokontsumo-instalazioa eta kasua izatekotan, ekoiztea, konektaturik dagoen sarearen enpresa-titularren ardurari dagokionez, eta 13.klausulari kalterik sortu gabe, Kontratariak honakoa ezagutzen duela dio:

  1. Auto-kontsumo superabita duten hornidura moduetan, hurbil eta kontsumoari elkartuak dauden produkzio-instalazioek garraio edo hornidura sareen azpiegiturak partekatzen baldin badituzte edo kontsumitzaile baten barne-sare batera konektatzen baldin badira, kontsumitzaile eta produktoreek solidarioki erantzunen dute 244-2019 Errege-Dekretuan edo ordezkatzen duen araudian jasotzen diren aginduekin betetzen ez badute, aipatutako puntuaren deskonexioak bi parteentzat sor ditzakeen ondorioak onartuz, indarrean dagoen legediaren arabera, horien artean: produktoreak ezingo du energia saldu eta legokiokeen ordainsaria jasotzea edo kontsumitzaileak energia jaso ezin izatea.
  2. Autokontsumo motaren baten garraio edo banaketa-sarean sortutako gorabeherei dagokionez, abenduaren 26ko 24/2013 Legedia eta bere garapen-araudia, eta bereziki azaroaren 18ko 1699/2011 Errege-Dekretuan agertzen dena jarraituko da. Honek potentzia gutxiko energia elektrikoa sortzen duten instalazioen sareko konexioa arautzen du, bere esparruko instalazioetarako eta abenduaren 1aren 1955/2000 Errege-Dekretuan. Hornitze-enpresak edo bere kasuan, garraio-enpresak, ez du inolako lege ardurarik izanen, produktoreek eta kontsumitzaileek partekatutako konexio-instalazioetan akatsen ondorioz sor daitekeen zerbitzuaren kalitateari dagokionez.

8.4 Parteen betebehar espezifikoak:

  1. 244/2019 Errege-Dekretuaren 8.artikuluaren edo bere kasuan ordezkatzen duen araudiaren arabera:
    – Edozein autokontsumo-modalitate hautatzeko, edo dagoeneko araututa dagoen autokontsumo-modalitateren bat izanez gero, sorkuntza-instalazioan instalaturiko potentzia aldatzen denean, kontsumo-instalazioetarako sarbide-kontratuaren titularrak egoera horren berri eman beharko dio enpresa banatzaileari, edo, kasu bada, garraio-enpresari, zuzenean edo enpresa merkaturatzailearen bitartez. Enpresa banatzaileak, edo, kasu bada, garraio-enpresak, hamar (10) egun izango ditu, jakinarazpena jasotzen duen unetik, dagoen sarbide-kontratua aldatzeko, aplikagarria den legediaren arabera, egoera hori jasota uzteko eta kontratua kontsumitzaileari bidaltzeko. Kontsumitzaileak, bere aldetik, hamar (10) egun izango ditu, jakinarazpena jasotzen duen unetik, garraio-enpresari edo enpresa banatzaileari bere desadostasuna adierazteko. Desadostasunik adierazten ez badu, kontratu horretan jasotako baldintzak isilbidez onartzen direla ulertuko da.
    – Behe-tentsiora konektatuta dauden kontsumitzaileen kasuan, sorkuntza-instalazioa behe-tentsiokoa eta instalaturiko potentzia 100 kW-tik beherakoa bada, sarbide-kontratuaren aldaketa enpresa banatzaileak egingo du, autonomia-erkidegoek bidaltzen duten dokumentazioaren arabera, eta sarearen titularra den enpresak bost (5) egun izango ditu aldatutako kontratua bidaltzeko.
  2. Edozein motatako autokontsumo izan ahal izateko, beraien kontsumo-instalazioetara sartu ahal izateko kontratua ez duten kontsumidoreek,kontratu bat hornitze-enpresarekin zuzenki sinatu beharko dute edo komertzializatze enpresaren bitartez, egoera hau islatuz.
  3. Konpentsatzioa jasotzen ez duten superabita duten autokontsumo motentzat eta hornitze-kontratu bat produkzio-zerbitzu gehigarrientzat sinatu behar denean, kontsumora elkarturik eta hurbil dauden produkzio-instalazio bakoitzaren jabeak, sarbide-kontratu bat hornitze-enpresarekin sinatu beharko du bere produkzio-zerbitzu gehigarrientzat zuzenki edo komertzializatze enpresaren bitartez, edo dagoena aldatu, aplikagarria den araudiaren arabera, egoera hau islatu dadin. Konstumitzailearen sarbide kontratuaren alta edo aldatze data, eta bere kasuan, produkzio-instalazio gehigarriena, berdina izan beharko da. Klausula honetan ageri dena, ez dio kalterik egin nahi, aplikagarria den legediaren arabera, hornitze-kontratu bat produkzio-zerbitzu gehigarrientzat eta elkarturik dagoen kontsumoarentzat izan behar den kasuentzat.
  4. Aukeratutako autokontsumo-modalitatearen iraupen-konpromisoa, gutxienez, lau (4) hilabetekoa izango da, goiko paragrafoetan ezarritakoaren arabera egindako sarbide-kontratuen alta- edo aldaketa-egunetik zenbatzen hasita, eta automatikoki luzatu ahalko da, 244/2019 Errege Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrari kalterik egin gabe, indarrean sartu aurretik bazeuden autokontsumoetarako.
  5. 244/2019 Errege-Dekretuaren 10.artikuluaren arabera, edo bere kasuan ordezten duen araudiaren arabera, autokontsumoa daukaten subjektuek, beharrezkoak diren neurtze neurriak izanen dituzte prezioen, tarifen, karguen, sarbide-bidesarien eta bestelako kostu eta sistemaren zerbitzuen fakturazioa zuzena izan dadin, momentuan aplikagarri zaien araudiaren arabera. Irakurketaren arduradunak ezarriko du, kasuaren arabera, araudian ezartzen diren dagokien galeren koefizienteak.
  6. Baldintza-teknikoak betetzen ez direlako instalazio arriskutsuak egotekotan, edo neurtze-gailua edo isurien aurkako mekanismoa manipulatu denean, hornitzaileak, edo bere kasuan, garraio-enpresak, horniketa eten ahalko du, abenduaren 1aren Errege-Dekretuaren 87.artikuluaren arabera.

8.5 Konpentsazio sinplea.

Konpentsazio sinplifikatuko mekanismoa izanez gero, SOM ENERGIA, SCCL-k fakturetan konpentsazio hori jasoko du, enpresa banatzaileak helarazitako informazioaren arabera, 244/2019 Errege Dekretuaren eta autokontsumo-modalitate horri dagozkion bestelako araudien arabera. Eta, zehazki, SOM ENERGIA, SCCL-k saretik kontsumitutako energia hilabete bateko (1) fakturazio-alditan fakturatuko du, irakurketak eta banatzaileak helarazitako bestelako informazioak oinarri hartuta, 244/2019 Errege Dekretuko 13. eta 14. artikuluen arabera, Baldintza Partikularretan adierazten den konpentsazio-prezioa ezarriz.

Errektore Kontseiluak adostutako konpentsazio-prezioa gutxienez urtero eguneratuko du, SOM ENERGIA, SCCL-ren Batzarrak hartzen dituen erabakietan oinarrituz. Aldaketa horiek Kontratatzaileari jakinaraziko zaizkio, 16. klausularen arabera, aldaketa aplikatu baino hogeita hamar (30) egun naturaleko aurrerapenarekin, eta prezioa jaistea badakarte, Kontratatzaileak kontratua suntsiarazi ahalko du, SOM ENERGIA, SCCL-ri Kontratu honetan jasotzen den edozein bide erabiliz jakinarazita, jakinarazi ondoren hamabost (15) egun naturalen buruan. Kontratua epe horretan suntsiarazten ez bada, Kontratatzaileak aldaketa onartu duela ulertuko da.

Aplikagarriak diren prezio eta tarifen informazio gaurkotua Kontratariaren esku SOM ENERGIA, SCCL-ren webgune korporatiboan (www.somenergia.coop) egonen da.

Konpentsazio sinplea kontratatzailearen aldeko diru-sarrerarik ezin izango den konpentsazio ekonomikoa da edo antzekoa den mekanismoren bat, momentuan aplikagarria den legediaren arabera. Konpentsazioa bakarrik kontsumitu den energiari ezarriko zaio eta ez du eraginik izanen fakturan ageri diren gainerako kostuetan.

Kontratatzaileak konpentsazio sinplifikatuko soberakinak dituen autokontsumo-modalitatea aukeratzen badu, eta zerbitzu osagarrietarako hornidura kontratatu behar denean, aplikatzekoa den araudiak dio hornidura-kontratu bakarra egin beharko dela.

8.5 Konpentsazio sinplea.

SOM ENERGIA, SCCL-k deskontu bat aplikatuko du konpentsazio sinplifikatuko modalitatea duten autokontsumo-kontratuen inguruan Kontratatzaileari igorritako fakturetan. Flux Solar izeneko deskontu hori, goiko 8.5. klausularen arabera, instalazioko soberakinen balio ekonomiko osoa konpentsatu ezin izan den fakturaren hurrengo fakturatik aurrera aplikatuko da. Deskontua irakurketa-arduradunak jakinarazi dituen eta konpentsatu ezin izan diren soberakinen balioaren % 80 izango da. Deskontu-unitate bakoitza “Sol” deituko da, eta Kontratatzaileak bere saldoa zuzenean Bulego Birtualean kontsultatu ahalko du, soberakinak barne hartzen dituen faktura igortzen den dataren hurrengo egunetik aurrera.

SOM ENERGIA, SCCL-k saldo hori sortutako soberakinak barne hartzen dituen fakturaren hurrengo fakturatik aurrera aplikatuko du, eta saldoak ez du inoiz gaindituko fakturaren balioa. Deskontua kontzeptu hauengatik fakturatutako zenbatekoei aplikatuko zaie: erabilitako energia eta potentzia (baldin eta ez badago irregulartasun edo iruzurrei lotuta), bonu soziala, kontagailuaren alokairua eta elektrizitatearen gaineko zerga. Sols saldoak zenbateko hori gainditzen duenean, SOM ENERGIA, SCCL-k diferentzia ondorengo fakturetan aplikatuko du, igorpena barne hartzen duen fakturaren datatik BOST (5) URTEKO epea igaro arte. Ordutik aurrera, aplikatu ez diren Sols iraungiko dira.

SOM ENERGIA, SCCL-k deskontu honen baldintzak edozein unetan aldatu ahalko ditu, Kontratatzaileari hogeita hamar (30) egun naturaleko aurreabisua ematen badio. Horrek ez die eragingo aplikatzeke gelditzen diren Sols eta, ondorioz, Baldintza Orokor hauetan aurreikusitako baldintzetan mantenduko dira.

9. ALDAKETAK Kargatu indizea ↑

9.1 Aldeek Kontratuan jasotzen diren betebeharrak bete beharko dituzte, bertan jasotako baldintzen arabera.

9.2 Aurrekoari kalterik egin gabe, SOM ENERGIA SCCL-k, bere Errektore-Kontseiluak edo Bazkide Batzordeak horrela erabakita, Kontratu hau aldatu ahalko du. Klausula honetan agertzen dena kontuan izanik. Kontratatzaileak edozein aldaketaren berri izanen du. Aldaketa hauek egin ahal izango dira merkatu elektrikoaren legedia betetzeko eta kooperatibak igorri nahi dituen balioei buruzko irizpideak ezartzeko.

9.3 Era berean, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratua aldatu ahalko du kontratuaren prestazioak betetzea oso garestia suertatzen dela probatuko balu, elektrizitate merkatuetan aldaketak gertatu direlako edo beste edozein arrazoirengatik.

9.4 Aldaketa hauek aplikatu baino hogeita hamar (30) egun-naturaleko aurrerapenarekin Kontratatzaileari komunikatuko zaizkio. Prezioaren igoera gertatuz gero, Kontratatzaileak Kontratua deuseztatu ahalko du eta SOM ENERGIA SCCL-ri jakinaraziko dio, Kontratu honetan aipatzen den edozein bide erabilita eta komunikazioa gertatu eta geroko hamabost (15) egun-naturalak igaro baino lehenago. Kontratua epe horretan deuseztatu ezean, Kontratatzaileak aldaketa onartzen duela ulertuko da.

9.5 Kontratatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-ri Kontratua aldatzea eskatu ahalko dio, Kooperatibaren webgunean horretarako sortutako formularioen bidez. Eta eskatutako aldaketak Kontratatzaileak eta sarearen jabea den enpresa banatzaileak formalizatutako sarerako sarbide-kontratuari eragiten badio, SOM ENERGIA, SCCL-k ahalegin guztiak egingo ditu banatzaileak aldaketa tramitatu eta aktibatu dezan. Kontratatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-rekin kontratatuta duen tarifa aldatzea eskatzen badu, Kontratatzaileak ezingo du beste eskaerarik egin tarifa-aldaketa aktibatzen den arte (hots, hurrengo fakturazio-zikloan). Ezingo da tarifa-aldaketarik eskatu sarerako sarbide-kontratuari eragiten dioten eta enpresa banatzaileak oraindik aktibatu ez dituen aurretiko eskaerak aktibatzen diren arte.

10. TRANSFERENTZIA Kargatu indizea ↑

10.1 Kontratatzaileak ordainketak egunean baditu, bere sarearen sarbidearen kontratua beste pertsona bati transferitu ahalko zaio, baldin eta Kontratatzailearen instalazioa kontratuan onarturik dauden baldintza berberetan erabili behar badu. Horretarako, Kontratatzaile berriak SOM ENERGIA SCCL-ri jabetza aldaketa eskatuko dio www.somenergia. webgunean ageri diren mekanismoak erabiliz eta bere datu pertsonalak, helbidea, CIF eta banku-helbideratzea adieraziz. Behin onartuz gero, SOM ENERGIA SCCL-k enpresa banatzailearekin aldaketa kudeatuko du. Transferentziaren baliagarritasuna sarbide-kontratuaren erregularizazioa egin arte baldintzapean geratuko da, beti ere 3.4 atalean esaten denari kalterik egin gabe (non aipatzen den SOM ENERGIA SCCL-k lagapen-hartzailearen kaudimena egiaztatutako duela).

10.2 Edozein kasutan, Hornidura-puntuaren titular berriak Baldintza Orokor hauetan ezartzen diren kontratazio-baldintzak bete beharko ditu, bereziki, SOM ENERGIA, SCCL-ren bazkide izatea edo bazkidea den pertsona baten babesa izatea. Eta titular berria ez da subrogatuko, lotutako Sols saldoari dagokionez, hornidura-puntuaren aurreko titularraren eskubideetan.

11. ETENDURA Kargatu indizea ↑

11.1 Ez-ordaintzearen ondoriozko etendura. SOM ENERGIA, SCCL-k enpresa banatzaileari hornidura elektrikoa etetea eskatu ahalko dio, baldin eta ordaintzeko errekerimendua egiten denetik hamabost (15) egun baliodun igarotzean edo kontsumitzaile-motaren arabera, ordainketa formalki eskatu eta gauzatu ez denetik, legeak ezartzen dituen epeak igaro ondoren Kontratatzaileak ordaintzen ez badu. Ez ordaintzeagatik hornidura eteteak ez du Kontratatzailea salbuetsiko zor duen zenbatekoa ordaintzetik, dagozkion interes eta gainordainak barne. Kasu horretan, SOM ENERGIA, SCCL-k enpresa banatzaileari hornidura berriro konektatzeko eskatuko dio, zor diren zenbateko guztiak (etenaldiak eta horniduraren berriro konektatzeak sortu dituzten gastuak barne) ordaintzen diren dataren hurrengo egun baliodunean. Uneko araudiaren arabera eta araudian ezarritako baldintzetan, enpresa banatzaileak izango du soilik hornidura berriro konektatzeko ardura.

11.2 Beste etendura-kausa batzuk. SOM ENERGIA SCCL-k banatze-enpresari eskatu ahalko dio horniketa elektrikoa etetea ondorengo kasuetan:

  1. Konexio zuzenaren eskubideak, kontraturik izan gabe.
  2. Kontratuan aurreikusita ez dagoen instalazio bat energiaz hornitzeagatik sortutako deribazioak.
  3. Kontrol eta Neurri Ekipoaren manipulazioa edo bere erabilera zuzenaren prebentzioa.
  4. Garraio edota banatze sarea erabilgarri ez egotea.
  5. Ezinbesteko arrazoia izatea edo segurtasun arrazoiak egotea baita garraio edota banaketa-instalazioen mantentze nahiz konpontze, ordezkatze eta handitze lanak egin behar izatea ere.
  6. Pertsonentzat eta ondasunetarako arriskuak egotea.
  7. Kontratatzailearen instalazioen kontserbazio eskasa, pertsona edo ondasunetarako segurtasun-arriskua suposatzen duenean.
  8. Enpresa hornitzaileak potentzia kontrolatzeko ekipoa instalatzeko ezintasuna.
  9. Kontratuaren ebazpena.
  10. Egungo araudiak aurreikusten dituen kasu guztiak.

11.3 Etenaldiaren Jakinarazpena. SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari hornikuntzaren etenaldia indarrean dagoen legediak ezartzen dituen epe eta prozeduren bidez jakinaraziko dio, aurreko d), e), f) eta g) kasuetan izan ezik, zeinetan horniduraren etetea hauek gertatzen direnean egin ahalko den.

11.4 Hornidura berrezartzea. Hornidura ez da berrezarriko etendura eragin duen egoera aldatu arte eta Kontratatzaileak ordaindu gabe dagoen kopuru osoa, ordura arte metatutako interesak eta hornidura eteteari zein berrezartzeari dagozkion zenbatekoak pagatu arte. SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari berme bat fidantza eta banku-abal moduan aurkeztea eskatu ahalko dio hornidura berrezartzeko. Berme hori Kontratua amaitzean itzuliko da eta hiru (3) hilabete naturalekoa (kontratatu den tarifaren prezioan kalkulatuta) izan ahalko da. Berme hori exekutatzeko eta itzultzeko baldintzak 3.8. klausulan ezartzen dira.

11.5 Klausula honetan xedatzen denak ez dio kalte egiten SOM ENERGIA, SCCL-k 12. klausularen arabera Kontratu hau suntsiarazteko duen eskubideari, ezta indarrean dagoen araudiaren arabera funtsezko horniduretarako aurreikusitako espezialitateei ere.

11.6 Hornidura etetea agindu ordez, SOM ENERGIA, SCCL-k, Kontratatzaileak kontratu hau betetzen ez badu eta inguruabarrak kontuan hartuta egoki baderitzo, Kontratu hau suntsiarazi ahalko du; eta, ondorioz, Kontratatzaileak, indarrean dagoen legedian ezarritako prozeduren arabera, erreferentziako merkaturatzailearekin izango du kontratuzko harremana.

12. AMAIERA Kargatu indizea ↑

12.1 Kontsumitzailea den Kontratatzaileak, kasu bakoitzean ezartzen den araudiaren arabera, uko-adostasun eskubidea izanen du eta, araudi horietan ezartzen diren zehaztapenen arabera, Kontratu hau deuseztatu ahal izango du, berau egin eta hamalau (14) egun pasa baino lehenago, nahiz eta bidezko arrazoirik ez egon. Hala egiten badu, bukatzeko nahia posta elektronikoz edo postaz adieraziko du 16. klausulan ageri diren helbideetan. SOM ENERGIA SCCL-k, Kode Zibilean eta indarrean dauden gainerako legedietan agertzen denaren arabera, kontratatzaileari momentu hori arte egindako elektrizitate kontsumoari dagozkion kopuruak bakarrik kobratu ahal izango dizkio.

12.2 Behar baino lehenagoko deuseztatze kausak. Aurreko klausulan esandakoari (kontsumitzailea den Kontratatzailearen uko eskubideari buruzkoa) kalterik egin gabe, Aldeek Kontratu hau ondorengo kasuetan deuseztatu ahalko dute idatzizko komunikazioa bidaliz, 16.klausulan agertzen den bezala:

  1. Indarrean dagoen legediak dioen kasuetan.
  2. Aldeak ados jartzen badira.
  3. Alde baten behar baino lehenagoko aldebakarreko suntsiaraztearen bidez, 3. klausulan ezarritakoa kontuan hartuz. Kontratu hau aldatzeko ahalmena, 9. klausulan xedatzen denaren arabera, galarazi gabe, eta bakarrik Kooperatibaren bideragarritasuna bermatzeko helburuarekin, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratua alde bakarretik suntsiarazi ahalko du, bost (5) egun lehenago jakinarazita, baldin eta, elektrizitate-merkatuen gorabeherengatik edo Kooperatibarekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik, kontratuko zerbitzuak ematea garestiegia dela frogatzen badu.
  4. Kontratu honetan agertzen den edozein betebehar ez betetze larriagatik eta, batez ere, Aldeetako batek ez badu betetzen edo ez badu burutzen, behin eta berriro edo era larrian, Kontratu honetatik sortzen den funtsezko edozein betebehar; eta arazo hori konponduko ez balu, beste aldeak bidalitako errekerimendua jaso eta 5 egun baliodun pasa baino lehen.
  5. Kontrol eta Neurri Ekipoak gaizki erabiliz gero edo iruzurra eginez gero.
  6. Kontratatzaileak 1. klausulan ageri diren kontratu-betebeharrak betetzen ez baditu, batez ere, Kontratatzaileak bere jarduera gelditzen badu edo elektrizitatea Hornidura-Puntuan erabiltzen ez badu, bazkide izateari uzten badio edo SOM ENERGIA SCCL-en bazkide den pertsona edo erakunderen batekin loturarik izan gabe geratuz gero.
  7. Fakturak ordaintzen ez badira, ordainketaren egunetik 5 egun igaro baino lehenago, 7. klausulan aurrez ikusitako berandutze-interesen aplikazioari kalterik egin gabe eta beti legeak ezartzen dituen epe eta betebeharretan.
  8. Sarearen sarbidearen kontratua deuseztatuz gero.
  9. Kontratu honetan edo indarrean dagoen legedian aurreikusten den beste edozein kasutan.

12.3 Hala, 12.2 klausulan azaltzen diren arrazoirengatik Kontratua suntsiarazten bada, Kontratatzailea behartuta egongo da zerbitzuaren baja-egunera arte hornidura ordaintzera, eta baita aplikagarriak diren interesak eta egoera horrek SOM ENERGIA, SCCL-ri eragiten dizkion kalte-galerak ere. Klausula honetan adierazten dena ez da ezarriko b) eta c) kasuetan edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babeserako araudiak kontrakoa agintzen duenean.

12.4 Kontratua ez ordaintzeagatik amaitzen bada, SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratuaren titularrari zorrak ordaintzea eskatu ahalko dio; eta, titularra bazkide izatekotan, SOM ENERGIA, SCCL-ri emandako kapital soziala erabili ahalko du, behin-behineko neurri gisa. Halakoetan, kapital soziala erabili eta hamabost (15) egun igaro baino lehen itzuli beharko da. Errektore Kontseiluak edo, kasu bada, estatutuen eta indarreko legeriaren arabera hark delegatzen duen organoak kasua aztertuko du eta, egoki baderitzo, SOM ENERGIA, SCCL-ren estatutuetan jasotzen den falta eta zehapenen erregimena aplikatuko du.

13. ARDURA Kargatu indizea ↑

13.1 Dolozko ez-betetzea gertatzen denean izan ezik, eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiak horri dagokionez agintzen duena aintzat hartuz, Aldeetako inor ez da erantzule izango bestearen aurrean, Kontratu hau ez betetzeagatik sor daitezkeen zeharkako kalteengatik edo lortu gabeko irabaziengatik. SOM ENERGIA, SCCL ez da inola ere izango Kontratatzaileari edo hirugarrenei sorrarazten zaizkien kalte-galeren erantzule, zuzenean SOM ENERGIA, SCCL-ri lepora ezin dakiokeen Kontratatzailearen beraren edo beste inoren ekintzak edo omisioak direla eta, indarreko legeriak xedatzen duenarekin bat etorriaz. Ondorio horietarako jakinarazten da energia elektrikoaren kalitateak eta zerbitzuaren jarraitutasunak izan ditzaketen hutsuneak sarearen titularra den enpresari, energia elektrikoa entregatzeaz arduratzen diren garraio-enpresari edota enpresa banatzaileari egozgarriak direla, eta inola ere enpresa merkaturatzaileari, merkaturatzailearen aurrean erreklamatzeko eskubidea galarazi gabe.

13.2 Aldeetako inor ez da Kontratu honek jasotzen dituen betebeharrak ez betetzearen erantzule izango, ez-betetze hori ezinbesteko kausa baten ondorioz gertatzen bada, batez ere ezin bada energia Hornidura-puntura helarazi SOM ENERGIA, SCCL-rekin zerikusirik ez duten kausengatik. Kontratu honen arabera, hau da Ezinbesteko Kausatzat ulertzen dena: Aldeek kontrolatu ezin duten edozein ekintza, egoera edo kausa, nahiz eta kaltetutako aldeak arduraz jardun, edo ezustean sortzen dena, edo aurretik gerta daitekeela jakinda ere, saihestezina, eutsi ezinekoa edota Aldeen borondatearen kontrakoa bada.

13.3 Ezinbesteko Kausak kaltetutako aldeak berehala jakinaraziko dio gertatutakoa beste aldeari, alegatutako Ezinbesteko Kausa zehatz-mehatz deskribatuz eta aurreikusitako iraupenari buruzko informazioa emanez. Kontratuko betebeharrak betetzeko betebeharra eten egingo da Ezinbesteko Kausak dirauen bitartean. Behin Ezinbesteko Kausa amaituta, Aldeek Kontratua gauzatzen jarraitzeko denboraldia eta neurri egokiak adostuko dituzte. Ezinbesteko Kausak hiru hilabete baino gehiago irauten badu, bi Aldeetako edozeinek Kontratua suntsiarazi ahalko du.

13.4 Kontratatzailea bere barne-instalazioaz arduratuko da eta baita derrigorrezko azterketak edota ikuskapenak egiteaz eta instalazio hartzaileak (kontsumo-ekipoak barne) kontserbazio-egoera ezin hobean mantentzeaz ere eta horiek modu egokian erabiltzeaz.

14. KALITATEA Kargatu indizea ↑

14.1 Kontratu honen helburu diren horniduraren kalitate-estandarrak une bakoitzean indarrean dagoen erregulazioak ezartzen dituenak izango dira. Baina hornitzen den energiaren jarraipenaren eta kalitatearen arduraduna enpresa banatzailea izango da, bera baita Hornidura-puntuarekin konektatzen den sarearen jabea. SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzailearen interesak babestuko ditu enpresa banatzailearen aurrean.

14.2 Enpresa banatzaileak horniduraren kalitatean huts egiten badu, eta aplikatzekoa den araudiak hala xedatzen duenean, SOM ENERGIA, SCCL-k tramitatuko ditu Kontratatzaileari sarean gertatutako gorabeherengatik dagozkion deskontuak, hobariak edota kalte-ordainketak, legediak dioena kontuan hartuz.

14.3 Aurrekoari kalterik egin gabe, eta sektore elektrikoari aplikatzen zaizkion arauak aintzat hartuz, Kontratatzaileak adierazten du badakiela enpresa banatzaileak Hornidura-puntuarekin konektatzen den sarea mantentzeko ardura duela, eta baita horniduraren kalitatea eta jarraitutasuna bermatzeko ardura ere. SOM ENERGIA, SCCL ez da inola ere erantzule izango Kontratatzaileak jasaten dituen kalteengatik, arrazoiak honako hauek direnean: jarraitutasun eza, etenaldiak edo horniduraren kalitate txarra, besteak beste, horniduraren mozketak, gaintentsioak, tentsio -jaitsierak edo antezko intzidentziak barne hartuta. Halakoetan, SOM ENERGIA, SCCL-k Kontratatzaileari jakinarazi beharko dizkio Hornidura-puntuari dagokion sarearen titularra den enpresa banatzailearen identitatea nahiz helbidea, eta baita eskura duen informazio tekniko guztia ere, Kontratatzaileak haren kontra erreklamazio judiziala edo estrajudiziala jarri ahal izateko.

15. DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA Kargatu indizea ↑

15.1 Kontratatzaileari jakinarazten zaio Hornidura-kontratu honen eremuan emandako datu pertsonalen arduraduna SOM ENERGIA, SCCL dela. SOM ENERGIA, SCCL-k datu horiek bere energia elektrikoko hornidura (eta kontratatutako beste zerbitzu batzuk) kontratatzeko eskaerari erantzuteko eta bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko soilik erabiliko ditu. Kontratu honen sinaduraren eta Kontratatzaileak Kontratua sinatzean ematen duen baimenaren bidez, datuen tratamendua legitimatzen da.

15.2 Kontratatutako hornidura gauzatzean, pertsona interesdunaren datuak beste enpresei lagatzea aurreikusita dago, kontrataturiko zerbitzuak emateko beharrezkoa denean, adibidez: zerga- eta kontabilitate-aholkularitzak, banketxeak eta kutxak, zerga-administrazioa edo beste administrazio publikoak, enpresa banatzaileak, ordaindu gabekoa berreskuratzeko enpresak, berankortasun-erregistroak eta beste herrialde batzuk.

15.3 Kontratatzaileak datuak atzitu, aldatu eta ezabatzeko eskubidea du, eta baita SOM ENERGIA, SCCL-ren Pribatutasun Politikan www.somenergia.coop webgunean kontsultagai dago) azaltzen diren beste eskubide batzuk ere. Eskubide horiek erabiltzeko eta informazio gehiago eskatzeko, 16. klausulan zehazten den SOM ENERGIA, SCCL-ren helbidera jo beharko du.

16. JAKINARAZPENAK ETA KEXAK Kargatu indizea ↑

16.1 Kontratatzaileak kontratazioa egitean adierazi dituen eta Baldintza Partikularretan jasotzen diren posta elektronikoko helbidea eta posta-helbidea izendatzen ditu jakinarazpenak jasotzeko. Eta hitzematen du, helbideak aldatzen badira, SOM ENERGIA, SCCL-ri komunikatuko diola.

16.2 Aldeek adosten dute fakturen abisua, eta baita beste edozein informazio orokor ere, posta elektroniko bitartez (Baldintza Partikularretan jasotzen den helbidera, hain zuzen) egitea lehenetsiko dutela. Eta Kontratatzailea arduratuko da helbide elektronikoa egoera onean mantentzeaz.

16.3 Kontratatzaileak horretarako sortutako komunikazio-kanalaren bidez harremanetan jarri ahalko da; eta, kasu bada, SOM ENERGIA, SCCL-ri erreklamazioak helarazi ahalko dizkio. Kanal hauek etengabe eguneratuta daude webgune korporatiboan www.somenergia.coop (https://eu.support.somenergia.coop/article/472-como-puedo-contactar-con-la-cooperativa-mail-telefono-etc), bereziki:

16.4 Som Energia, SCCL-k astelehenetik ostiralera eskaintzen ditu bere zerbitzuak ordutegi honetan: 9:00etatik 17:00etara, Gironako jaiegunetan izan ezik. Ordutegi horren barruan, telefono bidezko arreta 9:00etatik 14:00etara eskaintzen da.

17. KODE ETIKOA ETA DELITUAK PREBENITZEKO EREDUA Kargatu indizea ↑

SOM ENERGIA SCCL-k gure balioak eta ustelkeriaren aurreko tolerantziarik eza barne hartzen dituen Kode Etiko bat du (gure webgunean kontsulta daiteke: https://www.somenergia.coop/eu/nortzuk-gara/#dokumentazioa). Halaber, gure errealitatera egokitzen den delituak prebenitzeko eredu bat ezarri dugu. Kooperatibaren etika- eta integritate-kultura sustatzeko oinarrizkoa den Etika Batzordeak kontrolatzen eta ikuskatzen du Kode Etikoa. Kode Etikoak Kontratatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-ri kodea betetzen ez dela, eta legeak edo araudiak urratzen dituen edozein jokabide desegoki jakinarazteko eskura dituen mekanismo guztiak jasotzen ditu.

SOM ENERGIA SCCL-k espero du gurekin lan egiten duten hornitzaile eta hirugarrenek Kode Etikoak ezartzen dituen jokaera-estandarrak betetzea; eta, bereziki, delituaren aurrean eta, zehazki, ustelkeriaren aurrean, tolerantziarik ez izateko konpromisoa espero du.

18. LEGISLAZIOA ETA JURISDIKZIOA Kargatu indizea ↑

18.1 Kontratatzaileak, Kontratua baliozkotzean, adierazten du gatazkak konpontzeko indarreko araudian aurreikusten diren prozedurak, energia elektrikoa kontsumitzen duten pertsonei dagokionez, ezagutzen dituela. Zehazki, adierazten du aplikatzekoa den araudian aurreikusten diren prozedura estrajudizialetara jotzeko aukera ezagutzen duela, eta baita autonomia-erkidegoek ezarritako prozedurak, eta energia elektrikoaren azken erabiltzaile gisa dituen berariazko eskubideen gaineko eztabaidak Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren menpe jartzeko aukera ere. Era berean, Europako Zuzenbideak hala aurreikusten baitu, jakinarazten dugu Europako Batzordeak auziak berrikusteko lineako plataforma bat duela eta esteka honetan eskuragarri dagoela: https://ec.europa.eu/consumers/odr/.

1955/2000 Errege Dekretuko 98. artikuluak, edo, hala badagokio, hori ordeztuko duen arauak, ezarritakoaren arabera, Hornidura-kontratuaren edo hortik eratorritako fakturazioaren inguruan sortzen diren erreklamazioak edo desadostasunak hornidura gauzatzen den autonomia-erkidegoan energia-kontuetan eskudun den organoak modu administratiboan ebatzi ahal izango ditu.

Horrez gain, aplikatzekoa den araudiaren arabera, Kontratatzailea kontsumitzailea edo erabiltzailea denean, desadostasunak sortzen badira eta SOM ENERGIA, SCCL-k xedatze-ahalmena badu, bere herri edo hiriko Kontsumitzailearen arretarako udal-bulegora jo ahalko du, edo Kontsumoko Arbitraje Sistemara (https://www.consumo.gob.es/eu/consumo/sistema-arbitral-consumo), zeinari SOM ENERGIA, SCCL atxikita baitago.

Arbitrajeari buruzko 60/2003 Legean, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan, 231/2008 Errege Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako araudietan aurreikusitakoari jarraikiz, ezin dira kontsumo-arbitrajearen bidez ebatzi: (i) behin betiko ebazpen judizial irmoa jaso duten auziak, (ii) xedatze-ahalmenik gabeko alderdiak dituzten auziak, (iii) indarreko legeriaren arabera, Ministerio Fiskalak esku hartzea eskatzen duten auziak edo (iv) intoxikazioak, lesioak edota heriotzak gertatzen direnean, edo arrazoizko delitu-aztarnak daudenean.

18.2 Kontratu hau Espainiako legeek zuzenduko dute eta haien arabera interpretatuko da.

18.3 Klausula honetan ezarritakoari kalterik egin gabe (Kontratu honen inguruan sortzen diren gatazkak konpontzeko beste bideei dagokienez), sor daitezkeen aferak Gironako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira, aplikatzekoa den araudiak besterik agintzen ez badu.

19. KONTRATU OSOA Kargatu indizea ↑

19.1 Baldintza Orokor hauek, Baldintza Partikularrekin batera, Hornidura-puntuko energia-horniduraren gaineko Aldeen arteko akordio guztiak barne hartzen dituzte, eta Aldeek Kontratu hau sinadura baino lehen egindako beste itun edo akordio guztiak ordezkatzen dituzte. Baldintza hauek elektronikoki formalizatu dira eta Kontratatzaileari berak adierazitako helbide elektronikora bidali zaizkio.

19.2 Baldintza Orokor hauetako edozein baldintza baliorik gabe edo eraginkortasunik gabe geratzen bada, ez du besteen baliotasuna edo eraginkortasuna kaltetuko, eta Aldeentzat bete beharrekoak izaten jarraituko dute. Halakoetan, Aldeek hitzematen dute baliogabetutako klausula antzeko eragina duen beste klausula baliodun batekin ordezkatuko dutela, fede onaren eta kontraprestazioen orekaren printzipioen arabera. Aldeetako batek, une jakin batean, hemen xedatutako Baldintza Orokorretako edozein baldintza betearazteari uko egiten badio, ez du esan nahiko baldintza guztiak betearazteari uko egiten zaiola eta horrek ez du sortuko beste aldearentzako inolako eskubiderik.