Ongi etorri
erakundeak eta enpresak!
Zer motatako enpresa edo erakundea zarete?
Enpresa txiki eta ertainak
Energia % 100 berriztagarria gizarte-balioarekin
Bi tarifa-modalitate eskaintzen ditugu
1. Ordutegi-tarteen araberako prezio finkoen tarifa:
- Ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa, gehienez, 15 kW-ko potentzia duten kontratuentzat.
- Ordutegi-tarteen 3.0TD tarifa, 15 kW-ko edo hortik gorako potentzia duten kontratuentzat.
2. Tarifa indexatua, eguneko merkatuko prezioaren arabera, orduero prezio desberdin bat duena.
- 2.0TD tarifa indexatua, gehienez, 15 kW-ko potentzia duten kontratuentzat.
- Tarifa 3.0TD indexada, 15 kW-ko edo hortik gorako potentzia duten kontratuentzat.
Autoprodukzioa eta Flux Solar
Zuen kontratua konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-modalitate batekoa bada, soberakinen konpentsazio-prezioa tarifa-modalitatearen arabera aldatuko da ere.
Gainera, Flux Solar zerbitzuarekin, fakturetan beherapenak lortuko dituzue, aurreko fakturetan konpentsatu ezin izan diren soberakinengatik.
Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak
Ekonomia sozial eta solidarioa indartzen dugu, kooperatibekin eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin aliantzak sortzen baititugu
Som Energia 2010ean sortu zen, kooperatibismoaren bidez, eredu energetikoa aldatzeko. Horregatik, ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzeko eta gure balio berberak dituzten erakundeekin sinergiak sortzen laguntzeko konpromisoa hartu dugu.
Enpresa Tarifarekin, prezioak pertsonalizatzen ditugu, urteko energia-erabileraren arabera: prezio finkoekin edo eguneko handizkako merkatuari indexatutako prezioekin.
Enpresa Tarifa 3.0TD tarifako eta goi-tentsioko kontratuei eskaintzen diegu, eta baita titular beraren kontratu guztiei ere. Urteko energia-erabilerari dagokionez, atalase hauek ezartzen dira:
Prezio finkoen tarifa | → | Urteko 140.000 kWh-tik aurrera |
Tarifa indexatua | → | Urteko 50.000 kWh-tik aurrera |
Zuen erakundeak ez baditu atalase horiek gainditzen, eskaintzen ditugun tarifak enpresa ertain eta txikien atalean kontsulta ditzakezue.
Autoprodukzioa eta Flux Solar
Zuen kontratua konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-modalitate batekoa bada, soberakinen konpentsazio-prezioa tarifa-modalitatearen arabera aldatuko da ere.
Gainera, Flux Solar zerbitzuarekin, fakturetan beherapenak lortuko dituzue, aurreko fakturetan konpentsatu ezin izan diren soberakinengatik.
Erakunde elkartzaileak
Erakunde elkartzaileek enpresak, elkarteak, fundazioak edo bestelako erakundeak elkartzen dituzte, eta ez pertsona fisikoak.
Som Energiaren bazkide diren erakunde elkartzaileek, lankidetza-hitzarmen baten bitartez, beren kide guztiak kontratuak egitera gonbidatu ditzakete, bost kontratuko muga gaindituz.
Erakunde elkartzaileak, gutxienez, bost lankidetza-irizpideetako bat bete behar du eta, haren kolektiboan, trantsizio energetikoa sustatzeko konpromisoa hartu behar du.
Erakunde elkartzaile bat bazarete eta irizpideak betetzen badituzue, idatzi empresa@somenergia.coop helbidera informazioa eskatzeko.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Eskatu Enpresa Tarifa eta bidali zuen erakundearen datuak eta hornidura-puntu bakoitzaren CUPS kodea empresa@somenergia.coop helbidera.
Enpresa handiak eta puntu anitzeko titularrak
Energia % 100 berriztagarria gizarte-balioarekin
Prezioak doitzen ditugu energia asko erabiltzen duten kontratu eta titularrentzat.
Enpresa Tarifarekin, prezioak pertsonalizatzen ditugu, urteko energia-erabileraren arabera: prezio finkoekin edo eguneko handizkako merkatuari indexatutako prezioekin.
Enpresa Tarifa 3.0TD tarifei eta goi-tentsioko kontratuei eskaintzen diegu, eta baita titular beraren kontratu guztiei ere. Urteko energia-erabilerari dagokionez, atalase hauek ezartzen dira:
Prezio finkoen tarifa | → | Urteko 200.000 kWh-tik aurrera |
Tarifa indexatua | → | Urteko 50.000 kWh-tik aurrera |
Zuen enpresak ez baditu atalase horiek gainditzen, eskaintzen ditugun tarifak enpresa ertain eta txikien atalean kontsulta ditzakezue.
Autoprodukzioa eta Flux Solar
Zuen kontratua konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-modalitate batekoa bada, soberakinen konpentsazio-prezioa tarifa-modalitatearen arabera aldatuko da ere.
Gainera, Flux Solar zerbitzuarekin, fakturetan beherapenak lortuko dituzue, aurreko fakturetan konpentsatu ezin izan diren soberakinengatik.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Eskatu Enpresa Tarifa eta bidali zuen enpresaren datuak eta hornidura-puntu bakoitzaren CUPS kodea empresa@somenergia.coop helbidera.
Saihestu ekoitxurakeria
Saihestu ekoitxurakeria! Horregatik, guretzat gordetzen dugu gizarte-, berdintasun- eta ingurumen-eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresei tarifa pertsonalizatuak ez eskaintzeko eskubidea.
Auzokideen erkidegoak eta finka-administratzaileak
Eraman zuen komunitatera % 100 berriztagarria den elektrizitatea eta aurreztu fakturan!
Auzokideen erkidegoek ere baduzue argia Som Energiarekin kontratatzea, beheko aukeretako baten bidez, zeren Kataluniako Kooperatiben Legeak ez du onartzen auzokideen erkidegoak kooperatiba bateko bazkide izatea (informazio gehiago hemen):
- Bazkide baten (pertsona edo erakundea) bidez: bazkide bakoitzak gonbidatu ditzakeen bost kontratuen barruan.
- Finka-administratzailearen bidez, hura Som Energiaren bazkidea bada.
FINKA-ADMINISTRATZAILEAK
Som Energiaren bazkide diren finka-administratzaileek administratzen dituzten auzokideen erkidego guztiak gonbidatu ditzakete Kooperatibarekin argia kontratatzera, bost kontratuko muga gaindituta. Aukera hori baliatzeko, bidali erantzukizunpeko adierazpen hau, beteta eta sinatuta, info@somenergia.coop helbidera.
Fakturan aurreztea
- Auzokideen erkidegoak igogailu bat edo beste elementu ez-etengarriren bat badu, komeni da potentzia maximetro bidez fakturatzea eta, gutxienez, elementu ez-etengarriaren potentzia kontratatzea. Informazio gehiago ikusteko, jo artikulu honetara.
- Auzokideen erkidegoak ez badu elementu ez-etengarririk, irakurri beste artikulu hau.
- Horrez gain, eguzki-plaken bidez zuen energia sortzera animatzen zaituztegu. Gida honetan jakin beharreko guztia aurkituko duzue.
- Webguneko tarifen atalean tarifa ezberdinen prezioen gaineko informazioa dago eskuragarri.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Enpresa txiki eta ertainak
Energia % 100 berriztagarria gizarte-balioarekin
Bi tarifa-modalitate eskaintzen ditugu
1. Ordutegi-tarteen araberako prezio finkoen tarifa:
- Ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa, gehienez, 15 kW-ko potentzia duten kontratuentzat.
- Ordutegi-tarteen 3.0TD tarifa, 15 kW-ko edo hortik gorako potentzia duten kontratuentzat.
2. Tarifa indexatua, eguneko merkatuko prezioaren arabera, orduero prezio desberdin bat duena.
- 2.0TD tarifa indexatua, gehienez, 15 kW-ko potentzia duten kontratuentzat.
- Tarifa 3.0TD indexada, 15 kW-ko edo hortik gorako potentzia duten kontratuentzat.
Autoprodukzioa eta Flux Solar
Zuen kontratua konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-modalitate batekoa bada, soberakinen konpentsazio-prezioa tarifa-modalitatearen arabera aldatuko da ere.
Gainera, Flux Solar zerbitzuarekin, fakturetan beherapenak lortuko dituzue, aurreko fakturetan konpentsatu ezin izan diren soberakinengatik.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Izan zaitez bazkide
Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak
Ekonomia sozial eta solidarioa indartzen dugu, kooperatibekin eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin aliantzak sortzen baititugu
Som Energia 2010ean sortu zen, kooperatibismoaren bidez, eredu energetikoa aldatzeko. Horregatik, ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzeko eta gure balio berberak dituzten erakundeekin sinergiak sortzen laguntzeko konpromisoa hartu dugu.
Enpresa Tarifarekin, prezioak pertsonalizatzen ditugu, urteko energia-erabileraren arabera: prezio finkoekin edo eguneko handizkako merkatuari indexatutako prezioekin.
Prezio finkoen tarifa | → | Urteko 140.000 kWh-tik aurrera |
Tarifa indexatua | → | Urteko 50.000 kWh-tik aurrera |
Zuen erakundeak ez baditu atalase horiek gainditzen, eskaintzen ditugun tarifak enpresa ertain eta txikien atalean kontsulta ditzakezue.
Autoprodukzioa eta Flux Solar
Zuen kontratua konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-modalitate batekoa bada, soberakinen konpentsazio-prezioa tarifa-modalitatearen arabera aldatuko da ere.
Gainera, Flux Solar zerbitzuarekin, fakturetan beherapenak lortuko dituzue, aurreko fakturetan konpentsatu ezin izan diren soberakinengatik.
Erakunde elkartzaileak
Erakunde elkartzaileek enpresak, elkarteak, fundazioak edo bestelako erakundeak elkartzen dituzte, eta ez pertsona fisikoak.
Som Energiaren bazkide diren erakunde elkartzaileek, lankidetza-hitzarmen baten bitartez, beren kide guztiak kontratuak egitera gonbidatu ditzakete, bost kontratuko muga gaindituz.
Erakunde elkartzaileak, gutxienez, bost lankidetza-irizpideetako bat bete behar du eta, haren kolektiboan, trantsizio energetikoa sustatzeko konpromisoa hartu behar du.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Eskatu Enpresa Tarifa eta bidali zuen erakundearen datuak eta hornidura-puntu bakoitzaren CUPS kodea empresa@somenergia.coop helbidera.
Enpresa handiak eta puntu anitzeko titularrak
Energia % 100 berriztagarria gizarte-balioarekin
Prezioak doitzen ditugu energia asko erabiltzen duten kontratu eta titularrentzat.
Enpresa Tarifarekin, prezioak pertsonalizatzen ditugu, urteko energia-erabileraren arabera: prezio finkoekin edo eguneko handizkako merkatuari indexatutako prezioekin.
Enpresa Tarifa 3.0TD tarifei eta goi-tentsioko kontratuei eskaintzen diegu, eta baita titular beraren kontratu guztiei ere. Urteko energia-erabilerari dagokionez, atalase hauek ezartzen dira:
Prezio finkoen tarifa | → | Urteko 200.000 kWh-tik aurrera |
Tarifa indexatua | → | Urteko 50.000 kWh-tik aurrera |
Zuen enpresak ez baditu atalase horiek gainditzen, eskaintzen ditugun tarifak enpresa ertain eta txikien atalean kontsulta ditzakezue.
Autoprodukzioa eta Flux Solar
Zuen kontratua konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-modalitate batekoa bada, soberakinen konpentsazio-prezioa tarifa-modalitatearen arabera aldatuko da ere.
Gainera, Flux Solar zerbitzuarekin, fakturetan beherapenak lortuko dituzue, aurreko fakturetan konpentsatu ezin izan diren soberakinengatik.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Eskatu Enpresa Tarifa eta bidali zuen enpresaren datuak eta hornidura-puntu bakoitzaren CUPS kodea empresa@somenergia.coop helbidera.
Saihestu ekoitxurakeria
Saihestu ekoitxurakeria! Horregatik, guretzat gordetzen dugu gizarte-, berdintasun- eta ingurumen-eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresei tarifa pertsonalizatuak ez eskaintzeko eskubidea.
Auzokideen erkidegoak eta finka-administratzaileak
Eraman zuen komunitatera % 100 berriztagarria den elektrizitatea eta aurreztu fakturan!
Auzokideen erkidegoek ere baduzue argia Som Energiarekin kontratatzea, beheko aukeretako baten bidez, zeren Kataluniako Kooperatiben Legeak ez du onartzen auzokideen erkidegoak kooperatiba bateko bazkide izatea (informazio gehiago hemen):
- Bazkide baten (pertsona edo erakundea) bidez: bazkide bakoitzak gonbidatu ditzakeen bost kontratuen barruan.
- Finka-administratzailearen bidez, hura Som Energiaren bazkidea bada.
FINKA-ADMINISTRATZAILEAK
Som Energiaren bazkide diren finka-administratzaileek administratzen dituzten auzokideen erkidego guztiak gonbidatu ditzakete Kooperatibarekin argia kontratatzera, bost kontratuko muga gaindituta. Aukera hori baliatzeko, bidali erantzukizunpeko adierazpen hau, beteta eta sinatuta, info@somenergia.coop helbidera.
Fakturan aurreztea
- Auzokideen erkidegoak igogailu bat edo beste elementu ez-etengarriren bat badu, komeni da potentzia maximetro bidez fakturatzea eta, gutxienez, elementu ez-etengarriaren potentzia kontratatzea. Informazio gehiago ikusteko, jo artikulu honetara.
- Auzokideen erkidegoak ez badu elementu ez-etengarririk, irakurri beste artikulu hau.
- Horrez gain, eguzki-plaken bidez zuen energia sortzera animatzen zaituztegu. Gida honetan jakin beharreko guztia aurkituko duzue.
- Webguneko tarifen atalean tarifa ezberdinen prezioen gaineko informazioa dago eskuragarri.
Egin klika! Aldatu energia kooperatibora!
Energia ona duten erakunde eta enpresen mapa
Erakunde edo enpresa bat zarete eta ikusgarritasuna lortu nahi duzue?
Energia ona duten erakunde eta enpresen mapa Kooperatibako bazkideen eta gainerako erabiltzaileen artean argia Som Energiarekin kontratatuta duten erakunde eta enpresak ezagutarazteko eta ikusgarri egiteko tresna bat da.
Elektrizitate-kontratua Som Energiarekin baduzue, gehitu zuen erakunde edo enpresa gure mapan. Kontratu guztiak sartu ditzakezue!
Kontratazioarekin batera eskaintzen ditugun zerbitzuak
Arreta espezializatua
Zalantza edo kontsultarik baduzue, Som Energiako Erakunde- eta enpresa-taldeko Albert, Maria, Jaume, Gabriel eta Annak pertsonalki erantzungo dizuegu empresa@somenergia.coop helbidera idazten duzuenean eta, behar izanez gero, telefonoz deituko dizuegu: informazio gardena, kudeaketa bizkorra eta tratu zuzena.
Energia % 100 berriztagarriaren ziurtagiria
Merkaturatzen dugun energia guztiak, neurri batean sorkuntza-proiektu propioei esker sortua, jatorri % 100 berriztagarriaren berme-ziurtagiria dauka.
Urtero, MLBNk merkaturatzaile % 100 berriztagarria garela ziurtatzen du; beraz, Kooperatibako kontratuek erabiltzen duten energia ziurtatu dezakegu.
Energia ona duten erakunde eta enpresen mapa
Erakunde edo enpresa bat zarete eta ikusgarritasuna lortu nahi duzue?
Energia ona duten erakunde eta enpresen mapa Kooperatibako bazkideen eta gainerako erabiltzaileen artean argia Som Energiarekin kontratatuta duten erakunde eta enpresak ezagutarazteko eta ikusgarri egiteko tresna bat da.
Elektrizitate-kontratua Som Energiarekin baduzue, gehitu zuen erakunde edo enpresa gure mapan. Kontratu guztiak sartu ditzakezue!
Plaka fisikoa eta energia % 100 berriztagarriaren web-bereizgarria
Erakutsi energia ona duzuela eta eskatu plaka
Som Energiaren plaka fisikoa doan eska dezakezue, erakusteko % 100 berriztagarria den energia erabiltzen duzuela eta ekonomia sozial eta solidarioa sustatzen duzuela.
Partekatu sare sozialetan plakaren argazki bat #PresumeDeBuenaEnergia etiketarekin
Erakutsi energia ona duzuela eta deskargatu bereizgarria
Webgunean ere energia ona erabiltzen duzuela erakusteko, deskargatu Som Energiaren web-bereizgarria.
Kopiatu beheko zabalgarrietan aurkituko duzun HTML kodea eta itsatsi webgunean. Hiru formatutan dago eskuragarri: jpg, png eta svg.
Erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua
Maximetro bidez fakturatzen duten 3.0TD eta 6.1TD kontratuei zuzendutako aholkularitza pertsonalizatua da. Fakturatutako azken hamabi hilabeteetako kostuak eta maximetroak erregistratutako potentziak aztertzen ditugu, kontratua optimizatzeko eta aurrezkiak lortzeko.
Som Energiaren beste zerbitzu eta proiektu batzuk
Libre dagoen estalki baten jabe zarete?
Agian hau interesatuko zaizue.
Som Energian hirigunetik hurbil dauden 700 m²-ko edo hortik gorako estalki erabilgarrien bila gabiltza. Estalkian eguzki-panelak jartzearen truke, Som Energiak konpentsazio ekonomiko bat eskaintzen du: urteko kuota bat ordaintzea espazioa lagatzeagatik edo sortutako energiaren zati bat ematea.
Ezaugarri horiek dituen estalki bat baduzue eta interesatzen bazaizue, bete formularioa edo idatzi gurb@somenergia.coop helbidera.
Soberakinak merkatuan saltzea
Zuen erakunde edo enpresak 100 kW-tik gorako autoprodukzio-instalazio bat badu, nahitaezkoa da soberazko energia merkatuan saltzea. Salmenta hori enpresa ordezkari baten bitartez egin dezakezue.
Soberazko energia saltzea interesgarria izan daiteke ere konpentsazio sinplifikatua duten autokontsumo-instalazioentzat, baldin eta soberazko energia erabilitako sareko energiaren hirukoitza baino gehiago bada.
Informazio guztia eta harremanetarako datuak hemen aurkituko dituzue.
Generation KWh proiektuan
Prezio egonkor bat nahi duzue? Energia kostaprezioan eskuratu eta Kooperatibako proiektuak bultzatu!
Banakako autoprodukzio-instalaziorik edo, zuengandik hurbil instalazio kolektiborik ez baduzue, Generation kWh elektrizitate-sorkuntza berriztagarriko proiektuak bultzatzeko eta zuen energiaren zati bat kolektiboki ekoizteko aukera bat da.
Kooperatibaren bazkide zareten erakunde eta enpresek Generation kWh proiektuan parte har dezakezue, nahi izatekotan.
Borondatezko ekarpenak kapital sozialera
Bazkide zareten erakunde eta enpresek ere borondatezko ekarpenak egin ditzakezue Som Energiaren kapital sozialera. Ekarpen horiek gure sorkuntza-proiektuak gauzatzeko, Kooperatiba garatzeko eta ekonomikoki indartzeko erabiltzen ditugu.
Urtero, bazkideen Batzar Nagusiak ezartzen du urteko ordainsari-ehunekoa, proiektuen errendimenduaren eta testuinguru ekonomikoaren arabera. Gaur egungo balioa esteka honetan dago ikusgai.
Bazkide diren erakunde eta enpresak
Erakunde eta enpresak ere Som Energiaren bazkide izan zaitezkete!
Bazkide guztiek bezala, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea duzue Batzar Nagusian, Kooperatibaren erabaki-organo gorenean. Halaber, partaidetza-gune guztietan parte hartu dezakezue, hala nola tokiko taldeak eta Participa gunea.