Prezioen joera orduz ordu

Beheko grafikoak Som Energiaren tarifa indexatu ezberdinetako (2.0TD indexatua, ohikoena etxeko kontratuetan, 3.0TD indexatua eta 6.1TD indexatua) energiaren prezioen joera azaltzen du.

Gaurko prezioak azaltzen dira eta, 15:00etatik aurrera, datu-hautatzailean biharko datuak erakusteko eskatu daiteke.

Grafikoa
azaltzen dugu

Agertzen diren prezioak gutxi gorabeherakoak dira (ez dituzte barne hartzen ez desbideraketen kostua ez Red Eléctricak kalkulatzen eta geroago jakinarazten dituen sistemaren gainkostuak). Baina joera erakusten dute, hau da, grafikoko merkeena benetako merkeena izango da, eta grafikoko garestiena benetako garestiena izango da.

Berde-tonu desberdinek eguneko muturreko prezioak adierazten dituzte:

  • Berde argiz ordu merkeenak seinalatzen dira.
  • Berde ilunez ordu garestienak seinalatzen dira.

Informazio baliagarria da, aurrezteko elektrizitatea zein ordutan erabiltzea (adibidez, garbigailua edo ontzi-garbigailua piztea) komeni den jakiteko. Elektrizitatea ordu batzuetan erabili ordez, beste ordu batzuetan erabiltzeko aukera baduzu, grafiko honi jarraituz tarifa indexatua hobeto aprobetxatuko duzu.

Lerro urdinek batezbestekoak adierazten dituzte:

  • Lerro urdin jarraituak eguneko prezioen batezbestekoa adierazten du.
  • Lerro urdin etenak azken zazpi egunetako prezioen batezbestekoa adierazten du. Hala, jakin dezakegu, oro har, eguneko prezioak altuak edo baxuak diren azken zazpi egunetako prezioekin alderatuta. Gerta liteke, adibidez, gaurko joera, oro har, azken zazpi egunetakoa baino baxuagoa izatea; orduan, bai prezio merkeenak bai garestienak azken zazpi egunetakoak baino baxuagoak izango dira. Baina, jakina, kontrakoa ere gerta liteke.