1. XEDEA

1.1 SOM ENERGIA, SCCLren Estatutuek eta Kooperatibako organoek hartutako erabakiek ezartzen dutenarekin bat etorriaz, kapital soziala bazkideen nahitaezko ekarpenek eta bazkideen borondatezko ekarpenek osatzen dute.

1.2 Baldintza hauek ez diete inola ere eragingo partaidetza-tituluei ezta Generation kWh proiektuari ere. Bestetik, aurretik bazkide gisa onartuak izan ez diren pertsonek ezingo dute egin borondatezko ekarpenik.

1.3 Bazkide bakoitzak, gutxienez, titulu bat izan behar du, harpidetza formalizatzean oso-osorik ordainduko dena. Ekarpen guztiak Kooperatiba garatzeko erabiliko dira, zehazki, iturri berriztagarrietatik datorren energia elektrikoa komertzializatzen eta ekoizten laguntzeko.

2. EKARPENEN BALIO NOMINALA Indizera arte ↑

2.1 Ekarpenak, gutxienez, ehun eurokoak (100 €) izango dira. Lehen astean zehar, bazkide bakoitzeko ekarpenak, gehienez, bost mila eurokoak (5.000 €) izango dira, ahalik eta lagun gehienek parte har dezaten. Behar den kopurua lortzen ez bada, bazkide bakoitzeko ekarpena ehun mila eurora (100.000 €) zabalduko da. 100.000 €ko maximo hori kalkulatzeko, aurretik bazkideak kapital sozialera borondatez egin dituen ekarpen guztiak batuko dira.

2.2 Ekarpenak titulu izendunen, libreten, fitxen edo bazkideen zerrenden bitartez egiaztatuko dira, dagozkien zenbatekoa adierazita, ekarpenaren arabera; eta ekarpenak ez dira, inola ere, balore-titulutzat hartuko.

3. INTERESAK Indizera arte ↑

3.1 SOM ENERGIA, SCCLren kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenek Batzar Nagusiak urtero erabakitzen dituen interesak sortuko dituzte. Ez dago aurrez ezarritako gutxieneko interesik, baina ezingo da inola ere gainditu diruaren interes legala.

3.2 Bazkidearen aldeko interesak harpidetutako ekarpenei dagokien zenbatekoa benetan ordaintzen den egunaren biharamunean hasiko dira sortzen. “Benetan ordaintzen” den eguna SOM ENERGIA, SCCLren kontuan borondatezko kapitala sartzen den data da.

4. INTSULDAKETA Indizera arte ↑

4.1 La persona socia puede traspasar las aportaciones voluntarias por las siguientes causas, de acuerdo con lo establecido en la Ley 18/2015 de Cooperativas de Cataluña:

  1. Por actos “inter vivos”, entre personas socias, y en los términos establecidos en los estatutos sociales, y en exposición en el tablón de anuncios de la cooperativa, previa autorización del Consejo Rector.
  2. Por actos “mortis causa”, los herederos sustituyen a la persona causante en su posición jurídica, subrogándose en los derechos y obligaciones que tenía con la cooperativa.

5. BORONDATEZKO EKARPENAK ITZULTZEA Indizera arte ↑

5.1 SOM ENERGIA, SCCLren kapitalera egindako borondatezko ekarpena Kooperatiban geldituko da bazkideak itzultzea eskatzen duen arte, Errektore Kontseiluak baldintzarik gabe uka ditzakeen ekarpenei buruz Legeak eta Estatutu Sozialek agintzen dutena eragotzi gabe.

5.2 Bazkideak eskubidea du, edozein unetan, SOM ENERGIA, SCCLri egindako ekarpenak itzultzea eskatzeko..

5.3 SOM ENERGIA, SCCLren Estatutuen arabera, zeinak nolanahi ere klausula hauen aurrean nagusituko diren, Errektore Kontseiluak borondatezko ekarpenen diru-itzultzea erabaki beharko du, bazkideak diru-itzultzea eskatzen duen ekonomia-ekitaldiaren hasieran dagoen kapital sozialaren %10eko mugaraino, eta betiere urteko 1.350.000 euroko mugarekin, 5.6. atalean ezarritako epean. Eskaerek muga hori gainditzen badute, Errektore Kontseiluak horien alde erabaki beharko du, eta, Kooperatibaren Estatutuei jarraikiz, eskaerei inolako baldintzarik gabe uko egiteko askatasuna izango du.

5.4 Bazkideak baja ematen badu, borondatezko ekarpenen diru-itzultzea eskatzeko eskubidea izango du, Legeak eta Estatutu Sozialek xedatutakoa eragotzi gabe. Kasu horretan, Estatutu Sozialen arabera, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

  1. Bazkideak baja ematen duen ekitaldiko urteko kontuak onartzen diren egunetik hilabete baten buruan, bazkideak Kooperatiba uzten duen ekitaldi ekonomikotik aurrera, bazkideak kapital sozialerako egindako ekarpenen diru-itzultzearen zenbatekoa eta, dagokionean, emaitzak egoztearen ondoriozko behin betiko zenbatekoa zehaztu behar dira. Errektore Kontseiluak behin-behineko zenbateko bat zehaztu dezake kontuak onartu baino lehen eta, bidezko denean, aldez aurretiko diru-itzultzea baimendu dezake behin betiko diru-itzultzearen kontura.
  2. Goiko paragrafoarekin bat etorriaz, ondoriozko diru-itzultzearen behin betiko zenbatekoari honako hauek kendu behar zaizkio, bidezko denean:
    • Bazkideak, edozein kontzeptutan, Kooperatibari zor dizkion zenbateko guztiak.
    • Justifikatu gabeko bajaren edo egoztearen ondoriozkoak.
    • Egotzi eta kuantifikatu ahal zaizkion erantzukizunak, ondare-erantzukizuna kaltetu gabe, Kataluniako Kooperatiben Legeak xedatzen duena betez.

5.5 Aurreko paragrafoek ezartzen dutenaz bestalde, beste honako zenbateko hauek ere kendu daitezke:

  1. Baja justifikatua bada, ez da zenbatekorik kentzen.
  2. Borondatezko ekarpenei ez zaie ezer kentzen.

5.6 Kooperatibak ekarpen sozialak bazkidearekin adostutako epean ordaindu behar ditu, edo, bestela, Errektore Kontseiluak zehazten duen epean, zeina, gehienez, bost urtekoa izango den, bazkideak baja ematen duen egunetik edo Errektore Kontseiluak, Kataluniako Kooperatiben 12/2015 Legearen 35.4. artikuluaren arabera, diru-itzultzea erabakitzen duen egunetik zenbatzen hasita. Denboraldi horretan zehar, baja ematen duen bazkideak itzultzeke dagoen zenbatekoari dagokion diruaren interes legala jasotzeko eskubidea du.

6. ERANTZUKIZUNA Indizera arte ↑

6.1 Bazkidearen erantzukizuna, betebehar sozialei dagokienez, kapitelera egindako ekarpenetara mugatzen da (ordainduak izan ala ez ordainduak), Estatutuek eta Kooperatiben Legeak xedatzen dutena eragotzi gabe.

6.2 Baja ematen duen bazkideak, bost urtez, erantzule izaten jarraituko du Kooperatibaren aurrean, goiko paragrafoan zehaztutako mugarekin, baja eman aurretik bere gain hartutako betebeharrei dagokienez.

7. UKO EGITEKO ESKUBIDEA Indizera arte ↑

7.1 Kontratu hau formalizatzen duten bazkide guztiek 14 egutegiko eguneko epea izango dute, kontratuaren datatik zenbatzen hasita, zerbitzuei uko egiteko. Bazkideak uko egin nahi badu, kontratazio-webgunean ezarritako Baldintza orokorretan zehazten den helbide elektronikora edo posta-helbidera, edo, bestela, aporta@somenergia.coop helbidera mezu bat bidaliz jakinarazi beharko du.

7.2 Bazkideak uko egiteko eskubidea baliatzen badu, SOM ENERGIA, SCCLk hitzematen du, bazkideak formalki jakinarazten duen datatik 14 egutegiko egunen buruan, borondatezko ekarpena itzuli egingo duela, bazkideak erabilitako ordainbide bera erabilita, besterik adierazi ezean.

8. DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA Indizera arte ↑

8.1 Bazkideari jakinarazten zaio baldintza hauen eraginpean ematen diren datu pertsonalen arduraduna SOM ENERGIA, SCCL dela; eta datuok bazkidearen eskaerei erantzuteko, informazio-mezuak bidaltzeko eta SOM ENERGIA, SCCLren produktu edota zerbitzuen gaineko eta, bereziki, Kooperatibak bazkidearekin duen harremanaren gaineko mezu komertzialak bidaltzeko bakarrik erabiliko dituela. Baldintza hauek gauzatzean eta kontratugileak SOM ENERGIA, SCCLren bazkide izateko baimena ematean datuon tratamendua legitimatzen da. Bazkidearen eta Kooperatibaren arteko harremanak dirauen bitartean, datuak gorde egingo dira eta, hala badagokio, legezko betebeharrak betetzeko behar diren urteetan zehar ere.

8.2 Baldintza hauen eraginpean, interesdunak bere datuak hirugarren enpresei lagatzea aurreikusten da, kontratatutako zerbitzuak (adibidez, zerga- eta kontabilitate-aholkularitza, bankuak eta kutxak, zerga-administrazioa edo bestelako administrazio publikoak) emateko beharrezkoa denean.

8.3 Kontratugileak bere datuak atzitu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubidea du, bai eta beste eskubide batzuk ere, zeinak SOM ENERGIA, SCCLren pribatutasun-politikaren informazio osagarrian zehazten baitiren (www.somenergia.coop webgunean eskuragarri); eta bere eskubideak baliatzeko edota informazio gehiago eskatzeko, datuen tratamenduaz arduratzen den SOM ENERGIA, SCCLko zerbitzura jo beharko du:

  • Posta-helbide honetara mezu bat bidaliz:
    Parc Científic i Tecnològic de la UDG. Edifici Giroemprèn.C/ Pic de Peguera, 11 17003 Girona.
  • Helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: gdpr@somenergia.coop.
  • Telefono-zenbaki hauetara deituz: 900 103 605 (doan) edo 872 202 550.

9. MISZELANEA Indizera arte ↑

9.1 Baldintza hauek onartzearekin batera, bazkideak adierazten du ezagutzen eta onartzen duela baldintza hauen helburua ez dela, inola ere, SOM ENERGIA, SCCLk bazkideari finantza-produktu bat eskaintzea, ezta bazkidearen finantza-errentagarritasuna bermatzea ere, baizik eta SOM ENERGIA, SCCLren Estatutu Sozialetan ezartzen den xede soziala garatzea.

9.2 Borondatezko ekarpenekin egindako eragiketak eta hortik eratorritako mezu orokorrak, lehentasunez, mezu elektronikoz (baldintza hauetan zehazten den helbide elektronikora) jakinaraziko zaizkio bazkideari. Bazkidearen erantzukizuna da helbide elektroniko hori behar bezala mantentzea.

9.3 Bateraezintasunik balego, indarreko Estatutu Sozialetan ezarritako xedapenak baldintza hauen aurrean nagusituko dira. Baldintza hauetako bat baliogabe edo eraginik gabekotzat jotzen bada, horrek ez dio eragingo gainerako baldintzen balioari ezta eraginkortasunari ere, eta lotesleak izaten jarraituko dute bazkidearentzat zein Kooperatibarentzat, zeinek hitzematen duten, kasu horretan, delako klausula ondorio baliokideko baliozko beste klausula batekin ordezkatuko dutela, fede onaren eta kontraprestazioen orekaren printzipioak betez.

9.4 Kontratu hau, bere osotasunean, aplikagarri diren Espainiako legeei jarraiki arautuko eta interpretatuko da.

9.5 Kontratuaren inguruan gerta daitezkeen desadostasun guztiak Girona hiriko epaitegi eta auzitegi eskudunek aztertuko eta ebatziko dituzte, aplikatu beharreko araudiak bestelakorik egitea agintzen duen kasuetan izan ezik.