Estem en mode manteniment
Mantentze lanak egiten ari gara
Laster itzuliko gara

Ohiko galderak

Bazkide izateak kooperatibaren kideentzako sortutako zerbitzuetara sartzea baimentzen du (elektrizitate berde ziurtatua,proiektu berriztagarrietan inbertsioa, informazioa eta produktu erangikorrak, etab)

Gainera, kooperatibaren garapenean parte hartzea ere baimentzen du lan-batzordeen, tokiko taldeen edota Biltzarren bidez, non bazkide bakoitzak boto bat duen.

Gehigarrizko informazioa, hemen.

Kontratuak urtebete irauten du kontratatzen denetik, eta, gero, automatikoki berritzen da kontrakoa adierazi ezean. Ez dago gutxieneko iraupen-konpromisorik. Kontratua edozein unetan suntsiarazi dezakezu zigorrik jaso gabe.

Ordutegi-tarteen araberako tarifa bat (prezioakaurrez ezarrita eta ordutegi-tarte desberdinak ditu) edo tarifa indexatu bat (energiak eguneko handizkako merkatuan duen prezioaren menpekoa da eta, hortaz,prezioa egunero eta orduero aldatzen da) kontrata dezakezu.

Une honetan, Som Energiak % 100 berriztagarria den elektrizitatea motaguztietako tarifetan merkaturatzen du: etxekoeremuan, auzo-komunitateetan, enpresan edo industrian, goi-tentsioaren eremuan,eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu berezi eta irekietan.

Laguntza Gunean une honetan eskaintzen ari garen tarifak zehatz-mehatz azaltzenditugu.

Som Energiaren elektrizitatea komertzializatzeko kontratazio-baldintza orokorrak esteka honetan aurkituko dituzu. Horiek dira ordutegi-tarteen araberako tarifei aplikatzen zaizkien baldintzak.

Som Energiaren elektrizitatea komertzializatzeko kontratazio-baldintza orokorrak esteka honetan aurkituko dituzu. Behean tarifa indexatuen berariazko baldintzak ere aurkituko dituzu.

Kontsumitzaileek 14 egun naturaleko epea dute, kontratuaren datatik zenbatzen hasita, zerbitzuak azkentzeko. Nahi izanez gero, erabakia posta elektronikoz (comercialitzacio@somenergia.coop),

postaz
SOM ENERGIA SCCL
c / Pic de Peguera 11,
17003 Girona

edo gure webgunean zehazten diren kontaktu-bideen bitartez jakinarazi behar diguzu.

Horretarako, txantiloi honetan aurkituko duzun testua erabil dezakezu.

Uko egitearen ondorioak: jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, halakorik badago, erabakia jakinarazten diguzun datatik 14 egun naturalen buruan. Itzulketa doakoa izango da zuretzat, eta, zuk kontrakoa adierazi ezean, hasierako transakzioa egiteko erabili zenuen ordainbide bera erabiliko dugu. Elektrizitate-hornidura jada aktibo badago, zerbitzua eman dizugun egunei dagokien kontsumoa ordaindu beharko diguzu, bai eta kontratazioarekin eta, egokitzen bada, aurreko egoerara itzultzearekin lotutako gainerako kostuak ere.

  • Som Energiako bazkide-zenbakia (pertsona edo erakundea). Oraindik bazkide ez bazara, lehenik, bazkidetu behar duzu.
  • Azken hilabeteetako elektrizitate-faktura bat.
  • Zure banku-kontuaren zenbakia.

Bazkide diren pertsonek eta erakundeek nahi adina kontratu izan ditzakete eta, gehienez, beste titularren bost elektrizitate-kontratu gonbidatu ditzakete.

Tamalez Som Energian ezin dugu bono soziala eskaini. Legez, merkatu arautuaren bost enpresa erraldoirekin (CUR) argia kontratatu izatekotan deskontua soilik jartzen da. Bono sozialari eskubidea duzun ala ez jakin nahi izatekotan, kontsulta ezazu lotura hau.

Gure bazkideek behar duten energia merkatu elektriko handizkarian erosten dugu eta %100 iturri berriztagarrien energia-ekoizpena ziurtatutako jatorri izendapenaren ziurtagiriak lortzen ditugu. Elektrizitatearen hornikuntza oraingo sare elektrikoa erabiliz egiten da. Bidesarien kostuak bazkideen fakturetan islatzen dira.

Aldi berean, bazkideen borondatezko ekarpenei esker finantzatutako iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-ekoizpenaren proiektuak bultzatzen ditugu. Bazkideen eskaera energetikoaren %100a bete nahi dugu kooperatibaren proiektu propioen ekoizpenarekin.