Herritarren esku dagoen, % 100 berriztagarria eta
jasangarria den eredu energetiko berri bat sustatzen dugu
Som Energian gure ekoizpen propioa handitzeko, energia berriztagarriak sortzeko proiektuak bultzatzen ditugu, banakako instalazio fotovoltaikoen erosketa kolektiboak sustatzen ditugu eta, hiri-inguruneetako estalkiak aprobetxatzeko, autokontsumo kolektiboa zabaltzen dugu.
BANAKAKO AUTOPRODUKZIOA
Eskuratu zure teilatu edo gaindegian jartzeko instalazio fotovoltaiko bat gure giltza eskurako erosketa kolektiboen bidez. Pisu-bloke batean bizi bazara, urratsez urrats azalduko dizugu nola eskuratu zure instalazioa.
AUTOPRODUKZIO KOLEKTIBOA
Ez baduzu estalki propiorik, alokairuko etxea baduzu edo ezin baduzu banakako instalazio bat ordaindu, GURB proiektuaren bidez gure instalazioetako batera konektatu ahalko zara autokontsumo kolektiboari atxikitzeko.
AUTOPRODUKZIO BIRTUALA
Generation kWh ereduarekin jatorri berriztagarriko energia sortzeko instalazioen eraikuntza finantzatzeko Kooperatibari maileguak emateko eta ekoiztutako elektrizitatearen ehuneko bat kostaprezioan eskuratzeko aukera duzu.
SORKUNTZA-INSTALAZIOAK
Som Energiak iturri berriztagarrietatik datorren energia sortzeko instalazio-mota desberdinak ditu, Kooperatibaren beraren proiektuen bitartez, bazkideen eskari osoari erantzuteko.
Sustatu sorkuntza-proiektu berriak
kapital sozialera ekarpenak eginez
Som Energiaren helburuetako bat da, energia berriztagarria ekoizteko Kooperatibaren beraren instalazioekin, bazkide diren pertsona eta erakundeek behar duten energia elektriko guztia sortzea. Horregatik, energia berdearen ekoizpena sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen ditugu, pertsonak eredu energetikoa aldatzeko prozesuan eragile aktiboak izan daitezen.
Aukera bat da kapital sozialera ekarpenak egitea iturri berriztagarrietatik datorren energia sortzeko proiektu berriak finantzatzeko eta bultzatzeko.
Ekarpenak ez dira proiektu bakar batean inbertitzen, baizik eta hainbat proiektutan, baina soilik teknologia frogatua dutenean eta proiektuen etekin sozial edo ekonomikoa arrazoizkoa denean. Ekarpenak zuzenean Kooperatibaren izenean egiten dira edo, bestela, Som Energiarenak diren edo gure helburu berberak dituzten beste erakunde batzuekin partekatutako jabetzapekoak diren SPV sozietateen bitartez.