Som Energia ez da beste enpresa energetikoak bezalakoa
Gure kooperatiba bazkide diren 85.000 pertsona eta erakundek baino gehiagok osatzen dute

Eta hau da garrantzitsuena: kapital sozialari esker, Som Energiaren benetako jabeak bazkide diren pertsonak eta erakundeak dira.
Kooperatibaren berezitasunetako bat gure finantzaketa-eredua da: Som Energia, %80ean, bazkideen ekarpenei esker finantzatzen da. Eta, irabazi-asmorik ez dugunez, gure helburua ez da irabaziak pilatzea, ezta Kooperatibaren onura lortzea ere.
Som Energiako bazkide diren pertsona eta erakundeen konfiantzari esker lortu dugu, 2010ean, hutsetik hastea eta gaur egun gauden tokira iristea. Hazten jarraitu nahi dugu bazkide gehiagori zerbitzu eman ahal izateko eta eredu energetikoa eraldatzeko bidea egiten jarraitu ahal izateko.
Bazkide guztiek egin behar dituzten nahitaezko ekarpenez (100 euro bazkidetzeko unean) gain, borondatezko ekarpenak ditugu. Horiek horrela, borondatezko kapital soziala da Som Energiaren finantzaketa-iturri nagusia. Ekarpenengatik egileek Batzar Nagusiak urtero ezartzen duen interes bat ordaindu behar dute.
Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak sorkuntza-proiektu berriak finantzatzeko eta Kooperatiba garatzeko erabiltzen ditugu. Ekarpen horiek egonkortasun ekonomikoa ematen digute. Gure finantza-egoera abantailatsua da: bankuekin zor gutxi ditugu eta, ahal izanez gero, banka etikoarekin egiten ditugu.
AKapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak: 23.162.100 euro.
Ekarpenak egin dituzten bazkideak: 8.299 pertsona eta erakunde.
Zuk ere ekarpen bat egin nahi baduzu Kooperatibaren borondatezko kapital sozialera, bete beheko formularioa. Hemen, eskuinean, eskuragarri daude ekarpenei buruzko xehetasun gehiago eta ohiko galderen erantzunak.
Ohiko galderak
Non aurki dezaket nire bazkide-zenbakia?
Bazkide-zenbakia bazkide berriek jasotzen duten alta-mezuan (ongietorri-mezuan) agertzen da. Bulego Birtualean ere aurki dezakezu, “mi perfil” atalean.
Nork egin ditzake ekarpenak?
Kooperatibako bazkide diren pertsona eta erakunde guztiek egin ditzakete ekarpenak. Egin zaitez Som Energiako bazkide formulario honen bidez.
Zer da borondatezko kapital soziala?
Bazkideak Kooperatibari borondatez egiten dion kapital-ekarpena da; horren truke, bazkideak urtero Biltzar Nagusiak erabakitzen duen interesa jasotzen du.
2024ko Batzar Nagusian erabaki zenaren arabera, %2ko interesa aplikatuko da.
Zertarako erabiliko da dirua?
Kapital sozialera egindako ekarpenak sorkuntza-proiektu berriak finantzatzeko edota Kooperatiba garatzeko erabiltzen ditugu.
Zenbateko ekarpena egin dezaket?
Gutxienez, 100 €ko ekarpena eta, gehienez, 100.000 €ko (5.000 € lehen astean zehar) ekarpena egin dezakezu.
Ekarpena egiteko, epe motzera edo ertainera beharko ez duzun dirua bakarrik erabiltzea gomendatzen dizugu.
Zer arrisku dituzte Kooperatibara egindako ekarpenek?
Som Energia, beste edozein enpresa bezala, ordainketak etetera irits daiteke. Egoera horretan, zor den dirua ordaintzeko ordena hauxe izango litzateke: lehenik, Administrazioarekin eta langileekin dituen zorrak; bigarrenik, kredituak eta maileguak; hirugarrenik, partaidetza-tituluak eta borondatezko kapital soziala; eta, azkenik, nahitaezko kapital soziala.
Bestetik, estatutuek xedatzen dutenaren arabera, Errektore Kontseiluak ekarpen bat itzultzeari uko egin diezaioke, urte horretan zehar, dagoeneko kapital sozialaren %10 itzuli bada (muga horrek aise gainditzen ditu urtero ekarpenak itzultzeko egiten diren eskaerak). Informazio gehiago
Ekarpenaren baldintza orokorrak
Som Energiaren kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenen baldintza orokorrak esteka honetan aurkituko dituzu.