SARETZEA
Saretzeko ditugun
baliabideak:
Lurraldearekin lotura duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeekin sinatzen ditugun akordioak. Besteak beste, kontsumo-eskubide berriak eskaintzen dizkigute. Behean daude ikusgai.
Gure helburuak indartzeko beste kooperatiba batzuekin sinatzen ditugun lankidetza-hitzarmenak. Behean daude ikusgai.
Som Energiak eredu energetiko berri bat sustatzeko, ingurumena babesteko eta klima-aldaketaren edo zaurgarritasun energetikoarekin aurka borrokatzeko helburu nagusia duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeei laguntza ekonomikoa ematen die. Som Energiaren Batzar Nagusian egindako dohaintzen berri ematen da.
IRIZPIDEAK
Eredu energetiko berri bat sustatzen duten, ingurumena babesten duten eta klima-aldaketaren edo zaurgarritasun energetikoaren aurka borrokatzen duten erakundeak.
Ekonomia sozial eta kooperatiboan oinarritutako eredu ekonomiko berri bat, enpresen iraunkortasuna eta lurraldearen eraldaketa sozioekonomikoa sustatzen dituzten erakundea.
Ekoizteko eta zerbitzuak emateko energia garbiak erabiltzen dituzten, ingurumen-inpaktua minimizatzen duten eta energia-efizientzia sustatzen duten erakundeak.
Herritarren partaidetza horizontal eta parte-hartzailearen bidez artikulatzen diren eta, ondorioz, gobernantza demokratikoa eta erabakiak taldean hartzea bultzatzen duten erakundeak.
Irabazi-asmorik gabeko jarduera ekonomiko bat egiten duten eta mozkinak gizarte-proiektuetan eta komunitatearen hobekuntzan berrinbertitzen dituzten erakundeak.
Aipatutako baliabideen bitartez Som Energiarekin saretzea interesatzen bazaizu, idatzi intercoop@somenergia.coop helbidera.