Som Energia
kontsumoko arbitraje-sistemari atxiki zaio
Konponbide azkar eta justu bat lortu dezakezu demanda judizial bat aurkeztu beharrik gabe.
Zer da
kontsumoko
arbitraje-sistema?
Kontsumoko arbitraje-sistema herri-administrazioek kontsumo-harremanetan sortzen diren gatazkak modu eraginkorrean ebazteko herritarren eskura jartzen duten tresna da.
Zer-nolako gatazkak
ezin dira konpondu?
- Enpresa banatzailearekin lotutako gatazkak, hala nola:
- Kontagailuen irakurketa.
- Sarerako sarbidea (edo hornidura-puntu baten alta).
- Ikuskapenak.
- Horniduraren kalitatea (hornidurarekin jarraitzea edo etetea barne).
- Sare elektrikoko intzidentziek eragin ditzaketen kalteak.
- Dagoeneko behin betiko erabaki judizial irmo bat jaso duten auziak.
- Indarreko legearen arabera, Ministerio Fiskalak esku hartu behar duenean.
- Kooperatibaren jarduerarekin zerikusirik ez izateagatik Som Energiak konpondu ezin dituen kexa edo erreklamazioak.
Zer-nolako gatazkak
konpondu daitezke?
Kontsumitzaileekin egindako kontratuen inguruko erreklamazioak. Halakoetan, erreklamazioak kontratuaren titularrak aurkeztu behar ditu honako alderdi hauen inguruan:
-
- Kontratazioa, fakturazioa, kobrantza edota Som Energiak eskainitako arreta.
- Aurrez Som Energiari aurkeztu zaizkion eta, hilabete baten buruan, erantzunik jaso ez duten erreklamazioak. Edo erantzun bat jaso duten erreklamazioak, kontsumitzailea erantzunarekin konforme gelditu ez denean.
Zertan datza
arbitraje-sistema?
Arbitraje-sistemara jotzeko beharrezko betekizunak betetzen badituzu, eskaera bat aurkeztu dezakezu zure autonomia-erkidegoko kontsumoko arbitraje-batzordean, Kontsumoko arbitraje-batzorde nazionalean edo kontsumitzaile-elkarte baten bitartez.
Bitartekaritza erreklamazioa arbitroen laguntzarik gabe konpontzen saiatzen da, modu independente, inpartzial eta konfidentzial batean.
Akordiorik lortzen ez bada, arbitraje-prozesuari ekiten zaio, dokumentu, erantzun, alegazio eta froga guztiak aurkeztuta.
Arbitroak probak eskatu ditzake baita ere. Arbitraje-prozedura arbitroak hartutako erabakiarekin (“laudo” izenekoa) amaitu ohi da. Laudo arbitralak epai judizial baten ondorio berberak ditu. Laudoa ematen den unetik behin betikoa da eta alderdi guztientzat loteslea.