Ekoizpena Som Energian
Ekoiztu zure energia
Dokumentazioa
Gardentasunarekin konprometituta gaudenez, erabakiak kolektiboki hartzen eta jakinarazten laguntzen diguten egitura batzuk sortu ditugu. Egitura horiei esker, zure konfiantza mantentzen dugu.
Orri honetan egitura horiek zeintzuk diren eta zertarako balio duten azaltzen dugu.
Aukera Berdintasunerako Planari esker, berdintasun-kontuetan trebatzen gara, gure egiturak analizatzen ditugu, kontziliazioaren alde lan egiten dugu eta zenbait gai (hala nola ordainsaria) aztertzen ditugu.l.
Kode Etikoak Som Energiaren misioa definitzen duten printzipioak eta balioak biltzen ditu.
Kooperatibarekin zerikusia duten eragile guztiak (bazkideak, Talde teknikoa, Errektore Kontseilua, eta erakunde zein pertsona kolaboratzaileak) barne hartzen dituen esparru-dokumentu bat da.
Estatutuek Kooperatibaren funtzionamendua erregulatzen duten arauak jasotzen dituzte: printzipioak, egitura eta erabakiak hartzeko modua. Dokumentu honek bazkide guztien parte-hartzea eta konpromisoa bermatzen ditu.
Araudi honek Kooperatibaren gobernantza-guneak antolatzeko modua definitzen du. Araudiak Estatutuek jasotzen duten lege-esparrua errespetatu behar du.
Mugarri eta data seinalatuak
Orri honetan Som Energiaren une garrantzitsuenak aurkituko dituzu, Kooperatiba 2010ean sortu zenetik gaur egunera arte. Nabigatu urtez urte, hilez hil, jakiteko nola iritsi garen Europako energia-kooperatibarik handiena izatera.
Urtarrila
Anglesolan (Lleida) dagoen La Serra instalazio fotovoltaikoa abiarazi da.
Maiatza
Uztaila
Webgunea eguneratu dugu marka berriarekin.
Urtarrila
Aula Popular, berrituta!
Martxoa
Apirila
Merkatu elektrikoan ekoizleak ordezkatzeko zerbitzua aurkeztu genuen.
Maiatza
Ekaina
Abuztua
Elkarrizketa Handiaren emaitzak.
Iraila
Som Energiaren Parte hartzeko Gida argitaratu genuen.
Urria
Azaroa
Abendua
CR Informa estreinatu genuen, Errektore Kontseiluaren ahotsa.
Urtarrila
Murtziako Asomada Solar instalazioa abiarazi da.
Martxoa
Tokiko Taldeen 12. Topaketa Zaragozan.
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Som Energiaren TED Talka: “¿Cómo podemos conseguir que 80.000 personas se pongan de acuerdo sobre algo?”.
Iraila
Urria
Azaroa
Elkarrizketa Handia hasi dugu.
Abendua
Urtarrila
Bazkide diren 6.800 pertsona eta erakundeei esker, 13 milioi eurotik gorako borondatezko ekarpenak jaso ditugu.
Martxoa
Apirila
Som Energiak elkarlanean egindako "We the Power" dokumentala estreinatu da.
Maiatza
Gizarte-ekonomiatik abiatuta, komunitate energetikoen eredu berriak sustatzeko aliantzaren sorreran parte hartu dugu.
Ekaina
Uztaila
Anglesolako (Lleida) La Serra instalazioa eraikitzen hasi gara.
Abuztua
Ohiz kanpoko egoeren fakturazio-sistemaren inguruko galdeketaren emaitzak.
Urria
Germinador Social lehiaketaren 6. edizioa.
Azaroa
Abendua
Martxoa
Apirila
Mila eguzki-instalazio baino gehiago sustatu ditugu erosketa kolektiboen bidez.
Maiatza
Ekaina
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
Urtarrila
Energia sortzen autoprodukziorako lehen erosketa kolektiboarekin.
Martxoa
Apirila
Neurri bereziak COVID-19ak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean.
Maiatza
Llanilloseko instalazio fotovoltaikoa egiteko obrak hasi dira.
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Som Energiaren Kode Etikoa.
Iraila
Germinador Social lehiaketaren IV. edizioa.
Urria
Azaroa
Abendua
Urtarrila
Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenen interesen ordainketa.
Otsaila
Martxoa
Maiatza
Kooperatibaren Batzar Nagusia.
Ekaina
REScoop Plus proiektu europarra amaitu da.
Uztaila
TransicioEnergetica.cat sortu da erakunde eta enpresentzat.
Iraila
Klimaren aldeko mundu-greba.
Urria
Eskolaren 8. edizioa Matarón, Germinador Social lehiaketaren 3. edizioa eta 100.000 kontratura iritsi garela ospatzen dugu.
Azaroa
Abiarazi eta inauguratu dugu La Florida eguzki-instalazioa.
Abendua
Urtarrila
Lehen autoprodukzio-proiektua pobrezia energetikoaren ondorioak arintzeko.
Martxoa
Apirila
Maiatza
Kooperatibaren Batzar Nagusia aldi berean 22 egoitzatan egin da.
Ekaina
Uztaila
Impuls Solar Vallès martxan jartzeko behar ziren 100 pertsonak aurkitu ditugu.
Abuztua
Som Energiak 50.000 bazkide ditu dagoeneko.
Iraila
Urria
Som Energiaren VII. Eskola eta Germinador Social lehiaketaren II. edizioa Malagan, Mollinan.
Abendua
Martxoa
Tokiko Taldeen VI. Topaketa Gironan eta hausnarketa-prozesuaren amaiera.
Apirila
Germinador Social lehiaketaren I. edizioa antolatu da.
Maiatza
Iraila
Errektore Kontseilu berria informatzen hasi da eta Generation kWh proiektuko kideei dirua itzultzen hasi zaie.
Urria
Eskolaren VI. edizioa eta 7 egunetan 3 eguzki-proiektu berri abiarazteko inbertsioa lortu dugu.
Azaroa
La Matallana instalazioa egiteko obrak hasi dira eta Generation kWh bigarren proiektua sinatu da.
Abendua
40.000 bazkidetik gora, 60.000 kontratu eta Generation kWh proiektuko 3.000 kide.
Martxoa
Tokiko Taldeen V. topaketa Vitoria-Gasteizen.
Maiatza
Alcoleako eguzki-instalazioa finantzatu eta lortu dugu!
Iraila
Iraileko Eskolaren V. edizioa.
Urria
Hausnarketa-prozesua hasi dugu.
Azaroa
Abendua
29.000 bazkide baino gehiago.
Urtarrila
Recupera el Sol (SomEnergia Madrid eta Ecooo) proiektuaren hasiera.
Otsaila
Tokiko Taldeen IV. Topaketa Sant Danielen, Gironan.
Maiatza
Batzar Nagusia aldi berean 18 egoitzatan egin da.
Ekaina
Generation kWh proiektua abiatu da.
Uztaila
Alcolea del Río instalazio fotovoltaikoaren (2 MW) kontratua sinatu da.
Iraila
Abendua
23.500 bazkide baino gehiago.
Urtarrila
Enpresa eta kontsumo handiko etxebizitzentzako 3.0 tarifa eskuragarri: 15 kW-tik gorako potentzia.
Otsaila
Martxoa
500 kW-ko Torregrossako (Lleida) biogas-instalazioa inauguratu da, Kooperatibako bazkideen borondatezko ekarpenekin finantzatuta.
Ekaina
Iraila
Iraileko III. Eskola Alboraian, Valentzian.
Abendua
17.600 bazkide baino gehiago.
Urtarrila
80 kW-ko Torderako (Bartzelona) biomasa-instalazioa abiarazi da.
Otsaila
Tokiko Taldeen II. Topaketa Bartzelonan.
Martxoa
Maiatza
Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia Gironako egoitza nagusian eta, aldi berean, Bartzelonan, Sabadellen, Mallorcan, Iruñean, Madrilen, Vilanova i la Geltrúden, Valentzian eta Logroñon egin da.
Iraila
Iraileko Eskola Tianan, Bartzelonan. 10.000 bazkide gara!
Azaroa
Autoprodukzioaren aldeko kanpaina: “Autoprodukzioa? Orain inoiz baino gehiago!”
Abendua
12.000 bazkide gara.
Martxoa
Apirila
Ekaina
Abuztua
Udal-teilatuen gaineko hiru estalki fotovoltaiko (20, 20 eta 18 kW-koak) sare elektrikora konektatu dira Riudarenesen, Gironan.
Iraila
Abendua
5.000 bazkide gara.
Urtarrila
Eurosolar elkartearen Espainiako atalean Premio Solar 2011 saria.
Martxoa
Ezohiko Batzar Nagusia egin da Barberà del Vallèsen, Bartzelonan, elektrizitate-tarifen eta proiektu-irizpideen oinarriak finkatzeko.
Iraila
Elektrizitate berde ziurtatua merkaturatzeko jarduera hasi dugu.
Urria
Abendua
1.000 bazkide eta 275 kontratu.
Apirila
Som Energia sortzen hasi da: eredu energetikoa aldatzeko herritarren partaidetza duen proiektua.
Urria
350.org kanpaina aprobetxatuz, Kooperatiba eratzeko deialdia egin da.
Abendua
Memoria soziala Som Energiaren jardueraren berri ematen duen urteko txosten bat da.
Dokumentu hau Batzar Nagusian aurkezten dugu. Guretzat baliagarria da azken urteko ekintzen eta emaitzen ikuspegia ematen digulako.
Dakizun bezala, urtero Batzar Nagusi bat egiten dugu. Batzar Nagusian bazkide diren pertsona eta erakunde guztiek bozkatzeko eskubidea dute. Batzarra amaitzean, erabaki, ekarpen eta aldaketa guztiak handik gutxira argitaratzen den akta batean jasotzen ditugu.
Hala, gure gardentasun- eta partaidetza-konpromisoa bermatzen dugu.
Som Energian gure kontuak argitara ematen ditugu. Zure parte-hartzeak duen inpaktua ezagutzeko, kontsultatu gure urteko txostenak eta balantzeak.
Kontu-hartzailetzak Kooperatibaren finantzak berrikusten eta gainbegiratzen ditu, kudeaketa ekonomikoa egokia dela bermatzeko. Kontu-hartzailetzaren txosten guztiak publikoak dira eta hemen kontsultatu ditzakezu.
Datu irekiko tresna bat duzu eskura zenbait datu (adibidez, kontratu berriak, bazkide diren erakundeak edo gure instalazioek sortu duten energia) dataren eta eremu geografikoaren arabera kontsultatzeko.