SOM ENERGIAREN
PRIBATUTASUN-POLITIKA
-
ARDURADUNA
-
DATUEN TRATAMENDUEN HELBURUAK, LEGITIMAZIOA ETA KONTSERBAZIOA, HONAKO HAUEN BIDEZ BIDALI DIRENEAN:
-
Harremanetarako formularioa
-
Erregistratzeko formularioa (izan zaitez bazkide)
-
Kontrata ezazu argia formularioa
-
Mezu elektronikoak bidaltzea
-
Curriculuma posta elektroniko bidez edo aplikatzeko formularioaren bidez bidaltzea
-
Gure buletinera harpidetzea
-
Utzi zure iruzkina (bloga)
-
Albistera harpidetzea
-
Titularra aldatzeko formularioa
-
Erregistratzeko formularioa (forum)
-
Irudia (ekitaldietako argazkiak eta bideoak)
-
Parte har ezazu
-
Lehiaketan izena emateko formularioa
-
Bideozaintza
-
Dohaintzak
-
Kanal etikoa
-
Prestakuntza
-
Bulego Birtuala
-
-
ZURE DATUEN HARTZAILEAK
-
DATU PERTSONALEN GAINEAN DITUZUN ESKUBIDEAK
-
COOKIEAK
-
DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA
-
DATUAK EGUNERATZEA
Konfidentzialtasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira SOM ENERGIARENTZAT eta, ondorioz, ERABILTZAILEAREN pribatutasuna une oro bermatzeko eta behar ez den informaziorik ez biltzeko konpromisoa hartzen dugu. Jarraian, gure Pribatutasun-politikaren gainean jakin behar duzun informazio guztia ematen dizugu, biltzen ditugun datu pertsonalei dagokielarik. Galdera hauei erantzungo diegu:
- Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
- Zertarako biltzen ditugu eskatzen dizkizugun datuak?
- Zerk legitimatzen gaitu datuak tratatzeko?
- Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
- Zein hartzaileri komunikatuko dizkiogu zure datuak?
- Zeintzuk dira zure eskubideak?
1. ARDURADUNA – Subir al índice ↑
SOM ENERGIA, SCCL (F55091367)
C/ Pic de Peguera, núm. 11
17003 Girona
gdpr@somenergia.coop
Datuak babesteko ordezkaria:
Lant Abogados (Lant Advisors, SLP) – somenergia@delegado-datos.com
2. DATUEN TRATAMENDUEN HELBURUAK, LEGITIMAZIOA ETA KONTSERBAZIOA, HONAKO HAUEN BIDEZ BIDALI DIRENEAN – Subir al índice ↑
2.1 HARREMANETARAKO FORMULARIOA – Subir al índice ↑
Helburua | Gurekin harremanetan jartzeko eta bidaltzen dizkiguzun informazio-eskaeren eta zalantzen erantzunak jasotzeko baliabide bat eskaintzea. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Interesdunaren baimena. |
Kontserbazioa | Formularioaren bidez edo posta elektronikoz zure eskaerari erantzun arte, horrek ez badu beste tratamendurik sorrarazten. |
2.2 ERREGISTRATZEKO FORMULARIOA (IZAN ZAITEZ BAZKIDE) – Subir al índice ↑
Helburua | Erakundeko bazkide gisa alta ematea, ekarpenaren ordainketa kudeatzea eta altatik eratorritako gainerako administrazio-eginkizunak egitea. Bazkideentzat erreserbatutako zerbitzuak erabiltzeko aukera ematea. Gure eremuarekin erlazionatutako informazio-komunikazioak bidaltzea, bide elektronikoak erabilita ere. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.b – Interesduna parte den kontratu bat gauzatzea. |
Kontserbazioa | Erakundearen eta bazkidearen arteko kontratuzko harremana indarrean dagoen bitartean eta, harremana iraungitakoan, balizko erantzukizunei erantzuteko legeak ezartzen dituen epeetan. |
2.3 KONTRATA EZAZU ARGIA FORMULARIOA – Subir al índice ↑
Helburua | Elektrizitate-horniduraren kontratazioa kudeatzea, abonatuen alta ematea eta horren ondoriozko administrazio-eginkizunak egitea, gure zerbitzuak optimizatzeko, bezeroek banaka eta eremu geografikoen arabera zenbat kontsumitzen duten aztertzea eta gure buletina eta gure produktu, zerbitzu eta jardueren gaineko informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea, bide elektronikoak erabilita ere. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.b – Interesduna parte den produktuak salerosteko edota zerbitzuak emateko kontratu bat gauzatzea eta DBEO 6.1.f – Bezeroei erakundearen produktu, zerbitzu eta jardueren berri emateko interes legitimoa. |
Kontserbazioa | Kontratuzko harremanak irauten duen bitartean eta, harremana iraungitakoan, balizko erantzukizunei erantzuteko legeak ezartzen dituen kontserbazio-epeetan. Bidalketa komertzialak: harremana iraungi arte edo bidalketen baja eskatu arte. |
2.4 MEZU ELEKTRONIKOAK BIDALTZEA – Subir al índice ↑
Helburua | Informazio-eskaerei erantzutea, eskatutakoa ematea eta kontsultak edo zalantzak argitzea. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Posta elektronikoko helbidearen bidez informazioa eskatzean erabiltzaileak ematen digun baimena. |
Kontserbazioa | Zure eskaerari posta elektronikoz erantzun arte, horrek ez badu beste tratamendu bat sorrarazten. |
2.5 CURRICULUMA POSTA ELEKTRONIKO BIDEZ EDO APLIKATZEKO FORMULARIOAREN BIDEZ BIDALTZEA – Subir al índice ↑
Helburua | Zure curriculuma erabiltzea langileak hautatzeko egiten ditugun prozesuetan parte hartzeko. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Langileak hautatzeko egiten ditugun prozesuetarako zure informazio pertsonala eta curriculuma bidaltzean ematen diguzun baimena. DBEO 6.1.b – Datuen titularrak hala eskatzen badu, kontratu aurreko neurriak ezartzea, Som Energiak argitaratutako lan-eskaintza batean izena ematen duenean. |
Kontserbazioa | Langileak hautatzeko irekitzen diren prozesuak egin bitartean eta, urtebetez, hurrengo prozesuetarako, curriculuma lan-eskaintza zehatz batean izena eman gabe bidali badu. Hautaketa-prozesua amaitzean, Som Energiak argitaratutako lan-eskaintza batean izena eman badu eta ez badu onartu hurrengo hautaketa-prozesuetarako haren curriculuma gordetzea, eta balizko erantzukizunei erantzuteko Legeak ezartzen dituen kontserbazio-epeetan. |
2.6 GURE BULETINERA HARPIDETZEA – Subir al índice ↑
Helburua | Gure buletin komertziala eta interesa dakizkizukeen gure produktu, zerbitzu eta ekitaldien gaineko informazio- eta publizitate-komunikazioak bidaltzea, bide elektronikoak erabilita ere. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Gure bidalketa komertzial edota buletinetara harpidetzean erabiltzaileak ematen digun baimena. |
Kontserbazioa | Interesdunak baimena atzera bota eta zerbitzuan baja eskatu arte. |
2.7 UTZI ZURE IRUZKINA (BLOGA) – Subir al índice ↑
Helburua | Zure iruzkina webguneko blogean argitaratzea eta, posta elektroniko bidez, iruzkinak jasotzen dituen iruzkin berrien edo erantzunen berri ematea, baldin eta erabiltzaileak harpidetza hori hautatzen badu. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Interesdunaren baimena. |
Kontserbazioa | Iruzkina gure webguneko blogean argitaratuta dagoen bitartean. |
2.8 ALBISTERA HARPIDETZEA – Subir al índice ↑
Helburua | Posta elektronikoz, hautatutako albisteak jasotzen dituen iruzkinen berri ematea. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Interesdunaren baimena. |
Kontserbazioa | Harpidetzaren baja eskatzen den arte. |
2.9 TITULARRA ALDATZEKO FORMULARIOA – Subir al índice ↑
Helburua | Kontratuaren titular berria tramitatzea, eta gure buletina eta gure produktu, zerbitzu eta ekitaldien gaineko informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea, bide elektronikoak erabilita ere. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.b – Produktuak salerosteko edota zerbitzuak emateko kontratu bat gauzatzea eta DBEO 6.1.f – Argia Kooperatibarekin kontratatuta duten pertsonei erakundearen produktu, zerbitzu eta jardueren berri emateko interes legitimoa. |
Kontserbazioa | Kontratuzko harremanak irauten duen bitartean eta, harremana iraungitakoan, balizko erantzukizunei erantzuteko legeak ezartzen dituen kontserbazio-epeetan. Bidalketa komertzialak: harremana iraungi arte edo bidalketen baja eskatu arte. |
2.10 ERREGISTRATZEKO FORMULARIOA (FORUM) – Subir al índice ↑
Helburua | Erabiltzaile gisa alta ematea eta webgunean erregistratuta dauden erabiltzaileentzat erreserbatutako zerbitzuak erabiltzeko aukera ematea, bai eta gure produktu, zerbitzu eta ekitaldien gaineko informazio-komunikazioak bidaltzea ere, bide elektronikoak erabilita ere, baldin eta hori onartzeko laukitxoa markatzen baduzu. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Erregistratzeko formularioaren bidez bere burua erregistratzean eta informazioa jasotzea onartzeko laukitxoa markatzean erabiltzaileak ematen digun baimena. |
Kontserbazioa | Erregistratutako pertsonak baja eskatu arte eta, gero, legez ezarritako epeetan. |
2.11 IRUDIA (EKITALDIETAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK) – Subir al índice ↑
Helburua | Gure ekitaldi guztiak gero sustapena egiteko grabatzen ditugu, eta irudi edota bideo horiek erakunde barruan, webguneetan, sare sozialetan edo beste komunikabide batzuetan (telebista, prentsa, bloga, eta abar) argitaratzen ditugu. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Erregistratzeko formularioaren bidez bere burua erregistratzean edo antolatutako ekitaldira etortzean erabiltzaileak ematen digun baimena. |
Kontserbazioa | Aipatutako komunikabideetan argitaratuta dauden bitartean eta, gero, publizitate-kanpainen, ekitaldien edota jardueren erregistro historiko gisa. |
2.12 PARTE HAR EZAZU – Subir al índice ↑
Helburua | Kooperatibaren gune birtualean sartzea parte hartzeko tresnak garatzeko. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Parte har ezazu tresna erabiltzean erabiltzaileak ematen digun baimena. |
Kontserbazioa | Erregistratutako pertsonak baja eskatu arte eta, gero, legez ezarritako epeetan. |
2.13 LEHIAKETAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA – Subir al índice ↑
Helburua | Zozketa edo lehiaketa kudeatzea eta, irabazle ateratzen bazara, emaitza jakinaraztea. Zure irudia (aurkezpen-bideoa) erakundearen webgunean eta sare sozialetan dohainik erabiltzea eta argitaratzea, bai proiektu parte-hartzaile gisa bai proiektu irabazle gisa, gure erakundea eta proiektuak sustatzeko asmoz. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.b – Zozketan parte hartzea eta lehiaketaren oinarriak onartzea. |
Kontserbazioa | Zozketak irauten duen bitartean eta, zozketa amaitutakoan, zure irudia adierazitako komunikabideetan argitaratuta dagoen eta sustapenerako balio duen bitartean. |
2.14 BIDEOZAINTZA – Subir al índice ↑
Helburua | Bideozaintza-sistemen zaintzapean gure instalazioetan sartzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzea, bai eta instalazioen segurtasuna ere. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.e-f – Instalazioetan sartzen eta gelditzen diren pertsonen eta instalazioen segurtasuna bermatzeko interes legitimo eta publikoa. |
Kontserbazioa | Gehienez, hilabete bat, irudia grabatzen denetik. |
2.15 DOHAINTZAK – Subir al índice ↑
Helburua | Gure proiektuetarako dohaintzak biltzea eta tramitatzea, proiektuak gauzatzea, eta dohaintzak behar dituzten proiektu berriei buruzko informazioa bidaltzea. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Zure baimena, emaile gisa, eta dohaintzak behar dituzten proiektuen gaineko informazioa jasotzeko interes legitimoa. |
Kontserbazioa | Proiektuak tramitatzen eta gauzatzen diren bitartean, gure informazioen baja eskatu arte eta legez aurreikusitako epeetan. |
2.16 KANAL ETIKOA – Subir al índice ↑
Xedea | Salaketak egiteko edo Som Energiari eragin diezazuketen irregulartasunak jakinarazteko kanal batzure eskura jartzea. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.a – Gure Kanal Etikoa erabiltzeko ematen duzun baimena. Lerro etikoak arautzen dit uen 2019/1937 zuzentaraua (Europar Batasuna). |
Kontserbazioa | Salaketak eragiten duen prozesuak irauten duen bitartean eta, prozesua amaitutakoan, balizko erantzukizunei erantzuteko legeak ezartzen dituen kontserbazio-epeetan. |
2.17 PRESTAKUNTZA – Subir al índice ↑
Helburua | Izena emandako prestakuntza kudeatzea eta ematea, eta horretarako administrazio-tramite guztiak egitea. Egiten ditugun beste prestakuntzei buruzko informazioa bidaltzea, zure interesekoak izan daitezkeela uste dugunean. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.b – Prestakuntzan izena emateko adostasuna. DBEO 6.1.f – Zuri beste prestakuntza batzuen berri emateko interes legitimoa. |
Kontserbazioa | Emandako prestakuntzak irauten duen bitartean. Balizko erantzukizunei erantzuteko Legeak ezartzen dituen kontserbazio-epeetan eta gure informazioen baja eskatu arte. |
2.18 BULEGO BIRTUALA – Subir al índice ↑
Helburua | Bulego Birtualerako zure sarbidea kudeatzea eta baimentzea, non energiaren optimizazioari buruzko informazioa kontsultatu, kontratuak eta fakturak kudeatu, eta energia berdeko hainbat proiektutan parte hartu ahalko duzun. |
Legitimazioa | DBEO 6.1.b – Produktuak salerosteko edota zerbitzuak emateko kontratua gauzatzea. |
Kontserbazioa | Balizko erantzukizunei erantzuteko Legeak ezartzen dituen kontserbazio-epeetan, kontratuzko harremanak irauten duen bitartean eta baita harremana iraungitakoan ere. |
Datu pertsonalak emateko beharra eta ez ematearen ondorioak.
Datu pertsonalak emateko, erabiltzaileak, gutxienez, 18 urte izan behar ditu edo, hala badagokio, kontratatzeko behar besteko gaitasun juridikoa.
Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak zure eskaerak kudeatzeko edota kontratatzen dituzun zerbitzuak emateko behar ditugu; hortaz, ez badizkiguzu ematen, ezingo dizugu behar bezala erantzun ezta eskatutako zerbitzua eman ere.
Titularra aldatzeko formularioan, hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituen interesdunak erantzukizunez adierazten du hirugarren horien baimena jaso duela eta datu pertsonalak zertarako eta nola tratatuko diren jakiteko behar adina informazio eman diela.
Nolanahi ere, guretzat gordetzen dugu datu pertsonalak eta gainerako informazioa gure datu-basean sartzea edo ez sartzea erabakitzeko eskubidea.
3. ZURE DATUEN HARTZAILEAK – Subir al índice ↑
Kooperatibako bazkideen eta energia elektrikoa hornitzen zaien pertsonen datu tratatuak honako hartzaile hauei komunikatuko zaizkie:
- Zerga- eta kontabilitate-aholkularitza, kanal etikoaren kudeaketa-zerbitzuak, erregistro publikoak, banku eta aurrezki-kutxak, eta Zerga Administrazioa, legezko betebeharrak betetzeko helburuarekin.
- Enpresa banatzailea, elektrizitate-zerbitzua emateko helburuarekin.
- Hirugarren erakundeak, kontratatutako zerbitzuak emateko beharrezkoa denean zure datuak haiei helaraztea.
- Halaber, beste herrialdeei datuak transferitzea aurreikusten da, Drive (Google) aplikazioaren erabilera dela eta, datuen segurtasun-kopia egiteko helburuarekin. Transferentzia hori egiteko bermea honen bidez ezarri da: Batzordeak egokitzeko erabakia hartu du. Informazio gehiago aurkituko duzu hemen: https://policies.google.com/privacy?hl=eu.
Era berean, Kooperatibako bazkideen, energia elektrikoa hornitzen zaien pertsonen eta bezero potentzialen datuak beste herrialdeei transferitzea aurreikusten da, Mailchimp aplikazioaren erabilera dela eta, merkataritza-komunikazioak bidaltzeko eta newsletterrak jasotzeko helburuarekin. Transferentzia hori egiteko bermea datuak babesteko klausula estandarren bidez ezarri da. Informazio gehiago aurkituko duzu hemen: https://mailchimp.com/legal/privacy/.
Profilean borondatez gehitzen eta adierazten dituzun datuak eta, halakorik bada, irudiak publikoak izango dira webguneko beste erabiltzaileentzat eta kide erregistratuentzat. Halaber, publikoak izango dira PARTE HAR EZAZU tresnan, gure foroetan, blogetan eta horretarako gaitutako bestelako ataletan egiten dituzun iruzkinak, ekarpenak eta gainerako argitalpenak.
4. DATU PERTSONALEN GAINEAN DITUZUN ESKUBIDEAK – Subir al índice ↑
Edozeinek bota dezakete atzera edozein unetan bere datuak tratatzeko eman duen baimena. Baimen hori atzera botatzeak ez ditu inola ere baldintzatuko harpidetza-kontratuaren exekuzioa ezta aurretik sortutako harremanak ere.
Orobat, eskubide hauek izango dituzu:
- Datu pertsonalak atzitzeko edo, okerrak direnean, zuzentzeko eskatzea.
- Datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datuak bildu ziren helbururako beharrezko izateari uzten diotenean.
- Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzeko eskatzea.
- Norberaren egoera dela eta, zure datuen tratamenduaren eta zure kontsumo energetikoen azterketaren aurka egiteko eskatzea.
- Datuen portabilitatea eskatzea, araudian aurreikusten diren kasuetan.
- Aplikagarri diren araudiek aitortzen dituzten beste eskubide batzuk.
Non eta nola eskatu zure eskubideak: Bidali idazki bat arduradunaren posta-helbidera edo helbide elektronikora (A atalean zehazten dira), “Datu pertsonalak” erreferentziarekin, eta adierazi zein eskubide baliatu nahi duzun eta zein datu pertsonalei eragiten dien aldaketak.
Datuen tratamenduaren inguruan erakundearekin ados ez bazaude, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
5. COOKIEAK – Subir al índice ↑
Webgune honek konexio-datuak, gailuaren datuak eta nabigazio-ohiturak estatistikak egiteko eta publizitatea bidaltzeko tratatzen dituzten cookie teknikoak, pertsonalizatzeko cookieak, analisi-cookieak eta publizitaterako cookie propio eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.
Horregatik, gure webgunean sartzean, Informazioaren gizartearen zerbitzuei buruzko legearen 22. artikulua betez, aipatutako cookieak tratatzean, haiek erabiltzeko baimena eskatu dizugu, bai eta haien gaineko informazioa eman ere.
6. DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA – Subir al índice ↑
Jakinarazten dizugu, zure datu pertsonalen segurtasuna zaintzeko, eman dituzun datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri tekniko eta antolakuntza-neurri guztiak hartu ditugula, datuak aldatzea, galtzea, eta baimenik gabe tratatzea edo atzitzea saiheste aldera.
7. DATUAK EGUNERATZEA– Subir al índice ↑
Zure datu pertsonalak eguneratuta mantendu ahal izateko, garrantzitsua da zuk datuen aldaketa guztien berri ematea; bestela, ezingo dugu datuen egiazkotasuna bermatu.
Ez gara pribatutasun-politikaren erantzule izango, gure webguneko esteken bidez, hirugarrenei ematen dizkiezun datu pertsonalei dagokienez.
Pribatutasun-politika hau aldatu ahal izango dugu webgunean gertatzen diren aldaketetara eta agertzen diren datu pertsonalen inguruan onartzen diren legeetara edo jurisprudentziara moldatzeko; hortaz, webgune honen bidez datuak ematen dizkiguzun aldiro, pribatutasun-politika irakurri beharko duzu.
Última actualización: 31 de octubre de 2023