Borondatezko ekarpenak

Som Energia irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat denez, gure funtzionamendua ez da energia-konpainiena bezalakoa.

Egin zure ekarpena
Som Energia irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat denez, gure funtzionamendua ez da energia-konpainiena bezalakoa

Kooperatiba 2010ean sortu zen, gaurdaino defendatu ditugu balioetan arreta jarriz. Eta, urte hauen guztien ondoren, harro gaude, gure lanaren atzean, 86.000 pertsona eta erakunde baino gehiago daudelako.

Bazkide diren pertsona eta erakundeen bidez finantzatzen gara

Bazkide diren pertsona eta erakundeen bidez finantzatzen gara

Kooperatibaren berezitasunetako bat finantzaketa-eredua da: Som Energia, % 80an, bazkide diren pertsona eta erakundeen ekarpenen bidez finantzatzen da. Ez ditugu mozkin ekonomikoak lortu nahi, baizik eta ingurumen- eta gizarte-onurak.

Som Energiarengan konfiantza izan duten pertsona eta erakundeei esker, Europako energia-kooperatibarik handiena izatera iritsi gara

Zure konfiantzak hazten jarraitzen laguntzen digu

Som Energiarengan konfiantza izan duten pertsona eta erakundeei esker, Europako energia-kooperatibarik handiena izatera iritsi gara. Hau da gure helburua: hazten jarraitzea herritarren esku dagoen eta inor atzean uzten ez duen eredu energetiko guztiz iraunkor eta banatu bat lortzeko.

Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak dira Som Energiaren finantzaketa-iturri nagusia

Borondatezko ekarpenak

Kooperatibaren zerbitzuak erabiltzeko, pertsonek eta erakundeek 100 euroko nahitaezko ekarpen bakar bat ordaintzen dute. Era berean, kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak jasotzen ditugu. Izan ere, kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak dira Som Energiaren finantzaketa-iturri nagusia eta, horien truke, bazkideek interes bat jasotzen dute.

Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak energia sortzeko proiektu berriak finantzatzeko erabiltzen ditugu

Pauso sendoz aurrera egiten jarraitzen dugu etorkizun iraunkor baterako bidean

Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak energia sortzeko proiektu berriak finantzatzeko erabiltzen ditugu. Gainera, horiei esker, egonkortasun ekonomikoa eta zorpetze txikia ditugu. Eta finantzaketa gehiago behar dugunean, banka etikoa lehenesten dugu betiere.

Kapital sozialari esker, Som Energiaren benetako jabeak bazkide diren pertsona eta erakundeak dira

Garrantzitsuena hau da: kapital sozialari esker, Som Energiaren benetako jabeak bazkide diren pertsona eta erakundeak dira.

Bazkide diren pertsona eta erakunde guztiek egin dezakete ekarpen bat kooperatibaren borondatezko kapital sozialera

Borondatezko ekarpenak kapital sozialera

8.157 bazkidek 22.992.700 euroko ekarpena egin dugu jada

Zuk ere egin dezakezu ekarpen bat kooperatibaren borondatezko kapital sozialera. Ekarpen bat egiteko, bete beheko formularioa.

Egin zure ekarpena

Ohiko galderak